Parisko Garaipen Arkua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Parisko Garaipen Arkua
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Arc de Triomphe
Paris July 2011-30.jpg
Kokapena
Herrialdea  Frantzia
Eskualdea  Île-de-France
Hiria Paris
Municipal arrondissement Parisko 8. barrutia
Helbidea Charles-de-Gaulle plaza
Koordenatuak 48° 52′ 26″ N, 2° 17′ 42″ E / 48.8738°N,2.295°E / 48.8738; 2.295Koordenatuak: 48° 52′ 26″ N, 2° 17′ 42″ E / 48.8738°N,2.295°E / 48.8738; 2.295
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1806 - 1836
Jabea Frantzia
Komisarioa Napoleon Bonaparte
Arkitektura
Arkitektoa Jean Chalgrin
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Garaiera 49,54 m
Zabalera 22.21 m.
Luzera 44.83 m.
Ondarea
Mérimée ID PA00088804
Webgune ofiziala

Garaipen Arkua (frantsesez: Arc de Triomphe) Parisko 8., 16. eta 17. barrutien elkargunean dagoen monumentua da. Eliseo Zelaien hiribidearen amaieran dago, Concorde plazatik 2,2 kilometrora, Charles de Gaulle plazan, antzinako place de l'Etoile delakoan ("Izarraren plaza").

Ziur aski, munduko garaipen arku ezagunena da.

50 metro garai eta 45 metro zabal da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenaren atearen barnealdea

Bere lau zutabeetako bakoitzean estatua bana du:

  • Garaipena (Le Triomphe) 1810ekoa
  • Erresistentzia (La Résistance)
  • Bakea (La Paix)
  • Marseillesa (La Marseillaise)

Atearen kanpoaldeko aurpegietan, iraultzaile handien izenak eta Napoleonen garaipen militarrak zizelkatuak daude. Monumentuaren barne hormetan, Frantziar Inperioko 558 jeneralen izenak izkiribatuak daude. Borrokan hil zirenenak azpimarratuak daude.

Atearen barnean, bere historia eta eraikuntza azaltzen duen museo bat dago. Posible da estalkira igotzea, nondik Parisko toki turistiko eta ospetsuenetako batzuen ikuspegiaz goza daitekeen.

Garaipenaren atea, karga historiko handia duten monumentu nazionalen zati da. Bere oinean, Soldadu Ezezagunaren Hilobia dago, Lehen Mundu Gerrakoa, bertan, inskripzio bat dagoelarik: ICI REPOSE UN SOLDAT FRANÇAIS MORT POUR LA PATRIE 1914-1918 ("Hemen datza aberriaren alde hildako frantziar soldadu bat 1914-1918"), eta uneoro piztuta dagoen garra, antzinako gudarien edo gerren biktimen elkarteek egunero bizitzen dutena arratsaldeko sei eta erdietan, euren oroitzapena gogoratuz, urtero azaroak 11n bizitzen dena, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion 1918an Frantzia eta Alemaniaren arteko armistizioaren urteurrena dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleon Bonapartek garaipen arku hau eraikitzea erabaki zuen 1805eko Austerlitzeko guduan garaipena lortu eta bere soldaduei honako hau promes eginez: "Etxera, garaipen arkupean itzuliko zarete". Chalgrinek diseinatu zuen, erromatar arkitekturan oinarrituta.

Napoleonek iritziz aldatu zuen azken unean, izarraren plazan monumentu bat eraikitzerako garaian, hasiera batean, eraiki behar zen monumentua, 50 metro baino gehiagoko elefante bat baitzen, tronpatik ura botatzen zuena. Eraikin hau, gaur egungo Austerlitzeko guduko frantziar garaipena ospatzen duen garaipen arkua baino askoz txundigarriagoa izango zen.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Charles de Gaulle plaza, 75008
  • Ordutegia:
    • 10:00 - 23:00 apirilaren 1-etik irailaren 30-era
    • 10:00 - 22:30 urriaren 1-etik martxoaren 31-ra
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svgParis m 2 jms.svgParis m 6 jms.svg Charles de Gaulle – Étoile
    • RER.svgParis RER A icon.svg Charles de Gaulle – Étoile

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko Garaipen Arkua