Eliseo Zelaien hiribidea

Koordenatuak: 48°52′11″N 2°18′28″E / 48.86967°N 2.30786°E / 48.86967; 2.30786
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliseo Zelaien hiribidea
Avenue des Champs-Élysées
road network of Paris
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 8. barrutia
Administrative quarter of ParisChamps-Élysées
Koordenatuak48°52′11″N 2°18′28″E / 48.86967°N 2.30786°E / 48.86967; 2.30786
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1670
Izenaren jatorriaEliseo Zelaiak
Dimentsioak70 (zabalera) × 1.910 (luzera) m
Bisitariak urtean100.000.000
Artikulu hau Paris hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eliseoko Zelaiak (argipena)».

Eliseo Zelaien hiribidea (frantsesez: (avenue des) Champs-Élysées) Parisko hiribide nagusia da. 1.880 metro luze da, eta Garaipen Arkutik place de la Concorderaino doa.

Izena greziar mitologian ageri diren Eliseo Zelaietatik datorkio. Eliseo Zelaiak arima bertutedunentzako tokia ziren, kristautasunaren paradisuaren baliokidea. Han sartu ahal izateko, Lete ibaian edan behar zuten, infernuan pasa zuten denbora ahantzaraziko ziena.

Frantziarrek, "munduko hiribiderik ederrena" ("la plue belle avenue du monde") deitzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1640: zuhaitz lerrokadura bat landatu zen Louvrea eta Tuileries jauregiaren jarraian.
  • 1724: egungo ibilbidea amaitu zen
  • 1824: espaloiak eraiki ziren.
  • 1994: egundaino egindako birmoldatze handiena inauguratu zen. Uztailaren 14an, alemaniar soldaduek parte hartu zuten, urtero hiribide honetan ospatzen den desfile tradizionalean, frantziar-alemaniar harremanetan une gogoangarri bat adieraziz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribidearen goialdeko zatian, Charles de Gaulle plazan hasten dena (lehen Place de l'Etoile, "Izar plaza"), zineak luxuzko dendak eta saltoki handiak daude.

Hiribidearen behealdea, Place de la Concorde delakoan amaitzen dena (exekuzioak egiten ziren tokia), lorategiz inguratua dago, eta zenbait eraikin publiko daude: Palais de la Découverte ("Aurkikuntzaren Jauregia"), Petit Palais ("Jauregi Txikia") eta Grand Palais ("Jauregi Handia"), Paris IV Unibertsitateaz gain.

Eliseo Zelaien hiribidea Parisko ardatz historikoaren zati da, Tuileries lorategitik Louvreraino iristen dena.

Garaipenaren Arkuaren beste aldetik, Avenue de la Grande Armée eta Avenue Charles de Gaulle hiribideek luzatzen dute Ardatz Handia. 1990eko hamarkadan, ardatz honetan bertan Arku Handia eraiki zen, La Défense auzo modernoan, Europar Batasuneko finantza gune garrantzitsuenetako bat, Alemaniako Frankfurtekin batera.

Txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urteaz geroztik Frantziako Tourraren azken etaparen helmuga Eliseo Zelaien etorbidean dago. Gainera, sari banaketa, Garaipenaren Arkuaren ondoan egiten da, eta, horregatik hiribide mitikoa bihurtu da txirrindularitzarentzat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]