Edukira joan

Parisko nazioarteko erakusketa koloniala

Koordenatuak: 48°49′51″N 2°24′51″E / 48.830748°N 2.41406°E / 48.830748; 2.41406
Wikipedia, Entziklopedia askea
Parisko nazioarteko erakusketa koloniala
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Koordenatuak48°49′51″N 2°24′51″E / 48.830748°N 2.41406°E / 48.830748; 2.41406
Map

Parisko Nazioarteko Erakusketa Koloniala (frantsesez: Exposition coloniale internationale) 1931ko maiatzaren 6tik azaroaren 15era arte iraun zuen gertaera bat izan zen, gaur egun Frantziako hiriburuko Urrezko Atean eta Vincennesko basoan. Helburua frantziar inperio kolonialaren eta beste potentzia kolonial nagusietan, Erresuma Batuan izan ezik, zegoen aberastasun kulturala erakustea omen zen.[1] Hubert Lyautey mariskalak zuzendu zuen erakusketa hau.

Parisko erakusketa koloniala Britainiar Inperioaren erakusketak 1924an izandako arrakastaren ondorioz diseinatu zen. Hasiera batean 1925erako programatua izan zen; hala ere, prestaketa hiru urte geroago hasi zen, 1928ko azaroaren 5ean lehen harria jarri zenean.

1931ko maiatzaren 6an inauguratu zen, eta bertan izan ziren Paul Reynaud kolonien ministro frantziarra, Gaston Dodterue Frantziako Errepublikako presidentea, Léon Geismar idazkari nagusi gisa parte hartu zuen kolonietako gobernadorea eta Lyautey mariskala, 1927an erakusketaren arduradun nagusi izendatu zutena.[2]

Erakusketa Paris ekialdean kokatu zen, 12. barrutian, Daumesnil aintziraren inguruan, Vincennes basoan. 110 hektareako eremua hartzen zuen, eta sarrera nagusia Urrezko Atean zegoen. Barnealdean, Frantziako koloniak irudikatzen zituen monumentu-multzo bat eraiki zen, baita herri indigenen berreraikuntzak ere, kolonietatik ekarritako pertsonekin, haien bizimodua erakusten zutenak. Gertaera horrek kritika gogorrak eragin zituen; hortik sortu zen giza zoologikoaren izendapena.

Euskaldun batzuk erakusketaren antolakuntzan parte hartu zuten, besteak beste, Fournier enpresaria. Izan ere, berak eraman zuen Ghanako taldea Parisera, senegaldarrak Igeldora eraman zituen modu berean.[3]

Erakusketak zortzi milioi bisitari izan zituen.[4]

Kanakiarren kasua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931ko azaroaren 15an, Parisen kanakiarrak giza-zoo ikusgai jarri zituen erakusketa amaitu zen. Nazioarteko Erakusketa kolonialaren parte zen. Kolonietatik engainatuta eramandako biztanle "basati" horiek frantziar "zibilizatuak" entretenitu behar izan zituzten. Kanak herritar horiek etengabeko umiliazioak pairatu behar izan zituzten, bizi-baldintza negargarrietan zeuzkaten bitartean. Horren erakusle, hainbat hil egin ziren Parisen ziren bitartean.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Paul Reynaud, Le Livre d'or de l'Exposition coloniale internationale de Paris, 1931
  2. Jean Lévy et Simon Pietri, De la République à l'État français, L'Harmattan, 1996, 27.or.
  3. «Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  4. Journal Excelsior, 25/11/1937
  5. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/parisen-kanakiarrak-giza-zoo-ikusgai-jarri-zituen-erakusketa-amaitu-zen

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]