Parmigiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parmigiana
jaki
Osagaiaktomate saltsa, parmesano gazta, alberjinia, olioa, basilikoa, gatz arrunta, tipula, piperbeltza eta Fior di lattea
Historia
JatorriaItalia

Parmigiana, ala osoago parmigiana di melanzane edo melanzane alla parmigiana, Italia hegoaldeko plater bat da, batez ere alberjiniaz eginikoa, eta tomate saltsa, gazta, baratxuria eta beste osagai batzuk dituena.

Barazkiak alla parmigiana prestatzea, jatorrian, geruzetan prestatzeko moduari deitzen zitzaion, lasagna baten antzera. Uste batzuen kontra, parmigiana izena (italierazko Parmakoa) ez dator parmigiano gaztaren erabileratik, beste gazta batzuk erabiltzen baitziren hasieran (mozzarella, caciocavallo, scamorza...) Italiako hegoaldean errezeta sortu zenean Sizilian edo Napolin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberjiniak, osagai nagusia, ia zentimetro erdiko xerratan mozten dira, eta sukaldatu, plantxan, labean edo frijituz. Xerrak hainbat geruzatan jartzen dira, lasagna bezala, geruza horien artean, gazta eta tomate-saltsa txandakatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]