Pasaiako herritik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasaiako herritik
Jatorria
Egilea(k)Xenpelar
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko txikia
Hizkuntzaeuskara

Pasaiako plazatik Xenpelar bertsolariaren bertso sorta bat da.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1/ Pasaiako plazatik

dator notiziya:

zezen bat atera da

jeniyoz biziya;

kantatutzera nua

bistan ikusiya,

konsolatzeko triste

daguen guziya.


2/ Santiago eguna

Pasaian siñale,

allegatu eztanak

egin beza galde;

asiyeran jendia

zezenaren alde,

azkenian etziran

arrimatu-zale.


3/ Lendabizi plazari

eman diyo jira,

ate baten ondora

joan da ensegida;

al duenak igesi,

bestiak erida,

obia dalakuan

engañatu dira.


4/ Torilletik atera

zuten lendabizi,

bei zar bat giyariya

bandera ta guzi;

arrapatzen zuena

purrakatzen asi,

azkenian plazatik

kanpora igesi.



5/ Gure Pasaia betí

sonatua dago,

errepiñ gabe ezta

urte bat igaro;

urrenguan jarriko

dituztela nago

barrerak estu edo

zezena aundiyago.


6/ Torillo-bazterreko

barrera tartian

zezena pasatu da

kolera batian;

plazatikan kanpuan

zeudenak pakian,

erdiyak purrakatu

itu anka-pian.


7/ Batek txapela falta,

bestiak txaketa,

lurrian zilipurdi

negar eta buelta;

biria libratzeko

non zeguen beta?

Zezena sartu zaie

kala baioneta.


8/ Iru komerziante

plazatik kanpuan,

fosforo ta barkillo,

labaña tratuan;

pareta egon arren

amar oñ altuan,

panparroi juanak dira

putzura saltuan.

9/ Oriek orrela ta

geiago ere bai,

lurrian zilipurdi

egin dute lasai;

ezkon-berriyak eta

zenbat dama-galai,

zezenaren mendean

etzuten jarri nai.


10/ Zezenak laja ditu

lau lagun elbarri,

gañerako erida

jendiak elkarri;

batzuek anka-pian,

al zuenak korri,

urrenguan obe da

segurutik jarri.


11/ Deskuidokua zuten

aurtengo okerra,

etzaie suertatu

ganadu alferra;

orra Pasaiarentzat

onra bat ederra:

zezenak jokatu du

puñalean gerra.


12/ Bi adar badaukazki

bere konturako,

puñal oberik

ezta orren bururako;

jolas-bidia jarri

digu kanturako,

gañera jendiaren

eskarmenturako.

13/ Plazatik atera ta

gaztelura arte

bide zakarra dago

bastante aparte;

begiyak erne zeuzkan,

belarriyak tente,

esan nuen ote zan

lengo Almirante.


14/ Saiatu naiagatik

ori umiltzera,

igual sartuko zan

legoia iltzera;

egiyak esan gabe

ez nua ixiltzera:

arrokara joan zaie

lanpemak biltzera.


15/ Arrokatik putzura

sartu da igeri,

burua besterikan

etzuen ageri;

bakerua begira

bere zezenari,

eserita jan ditu

libra ta erdi ogi.


16/ Beiarekin kaIera

ark zeukan damua,

Lasturkoa zezena,

fiña ta sanua;

geiegi esan gabe

ixiItzera nua,

graziak, Pasaia'ko

jende umanua!

Xenpelar bertsolaria (liburua), Antonio Zavala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981 urtean, Auspoa liburutegiak (editorial Auspoa) Antonio Zavala euskal idazleak idatziriko Xenpelar Bertsolaria liburua argitaratu zen. Bertan Xenpelar beraren bibliografiaz gain, haren bertsoak eta hauen iruzkinak ageri dira.

Ondoren Pasaiako Plazatik bertso sortaren inguruan idatzia dagoena irakur dezakegu liburuan idatzita dagoen bezala:

Pasai San Juan'go zezenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasaia'ko zezenai buruz bi jarri-aldi arkitu ditut: bata, Loiola'ko Aita Jose Inazio Arana zanaren bertso-bilduman; bestea, Bonaparte'ren bertso-bilduman, Chicago'ko New Library'n. Ez batak eta ez besteak eztute esaten zein urtetakoak diran.

Ala ere, izan degu aurren ta bigarren zein diran jakiteko era. Sail bateko 13'garren bertsoan onela esaten da zezenagatik:

...esan nuen ote zan

lengo Almirante.

Ta bestearen 12'garrenean:

Ayuntamentubari

eman diye parte

balkoyian jarrita

daguela Almirante.

Nabarmen dago, beraz, zein zeñen ondoren jarri bear diran. Jarri-aldi aueri buruz argibide auek eman dizkigu ainbeste denboran Xenpelarren illobarekin bizi izana dan Florentina Pérez Salaberria'k:

«Pasai San Juan'go plazak aieka batetik itxasoa du, bañan bestetik etxeak. Ta mendi-aiekatik dute sarrera ango etxerik geienak. Santiago-egun batez, zezenak iges egin zuen barrera-tartetatikan, eta mendi aldera jo zuan. Jendea, ura libre ikusi zuanean, etxebarrenetara sartu zan; baita zezena ere atzetikan. Orduan danak, nun izkutaturik etzutela-ta, oi-azpietan ta al zuten tokietan sartu ziran. Tellatura igoak ere izan bear zuten. Bañan zezenak usaia-edo aditzen zuan, da sobrekama ta maindireai tira ta tira asi zan. Traba billatzen zuan ta orduan ta larriago zezena. Gero, ixpillu baten aurrera joanda, ura txikitu bearrean asi zan adarrakin kolpeka, an beste zezen bat zualakoan. Urrena, balkoira atera omen zan, bere maindire ta sobrekamarekin, ta jende dana kaletik karraxika. Andik beera noizbait ere jetxi ta jendeari segika asi zan. Batzuk beren burua putzura bota zuten, ta bai zezenak ere berea atzetikan. Andik atera egingo zuten nola edo ala arakiñak edo norbaitek, bañan eztakit ori.

Gu ere, neska koxkorretan, Pasai'ra joaten giñan Santiagotan ango zezenak ikustera, ta Joxepa Antonik, Xenpelarren illobak, onela esaten zigun:

-Gaur ere San Juan'a al zoazte? Joan, joan! Len ere an festa pollita pasia da ta zoazte! Or ibilli bearko dezute itxasora zeuen burua bota ta larri! Joan bestela mendira; ikusiko dezute zer daukazuten atzetik: zezena!

Pasai'ko gertaera ori bein baño geiagotan kontatu zigun.>>


Agian, kontaera polit ontan bi jarri-aldietako gertaerakin bat egiten da. Bañan Xenpelarren illobak ola kontatzeak bertsoak bere osabarenak izango dirala pentsa-arazten digu. Ta ori ondo kontuan artzekoa da, bertsoak ezpaitute esaten aita nor duten.

Bigarren jarri-aldiagatik, ainbeste alditan bezela, Makazaga'k esan zuan lenengoz Xenpelarrena zala, 1931 urte-inguruan

<<Xenpelar'en Bertsuak» izenarekin argitaratu zuan liburuan. Seguru aski, orrela jasoko zuan garai artako errenteriar zaarren aotik.


Ondoren, 1958 urtean, bere «Xenpelar Bertsolaria»> liburuan, onela esaten du Luis Jauregi apaiz jaunak:

«Pasaia'n, Santiago-egunez, xexenak izan oi dira. Orretarako, erriko Enparantza Nagusian, esia ipintzen dute. Beste zenbait urtetan bezela, ba, juan zan gure Xenpelar xexenak ikustera egun ortan, ta ara nun esitik salto egin, ta jende-tartera jotzen dun zezenak. Ango zalaparta ta iskanbilla...! Leen ere, beste urteen batean ori bera gertatu omen zan, ta orduko zezenak Almirante izan izena. Ara emen, leengo Almirante ote zan kezkaz, Xenpelar'ek egindako bertsuak.>> Eztago, beraz dudarik, bigarren jarri-aldia Xenpelarrena dala esateko. Bañan lenengo jarri-aldiaz eztegu iñoren testiguantzarik. Ala ere liburu ontan jarri degu, Xenpelarrena izango ote dan susmo egiteko motiborik pranko badala iritzirik.

Eztago, beraz dudarik, bigarren jarri-aldia Xenpelarrena dala esateko. Bañan lenengo jarri-aldiaz eztegu iñoren testiguantzarik. Ala ere liburu ontan jarri degu, Xenpelarrena izango ote dan susmo egiteko motiborik pranko badala iritzirik.

Bertso berriak Pasaia'ko zezenari jarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1/ Bertso berri batzubek,

konsola gaitezen,

orain jarri ditugu

oker edo zuzen;

pasatako kontuba

errez da aztutzen,

paperian ez bada

ongi apuntatzen.


2/ Pasaia'ko jendia

ez da biarrian,

funtziyo onak egiñez

dago indarrian;

ekusi degunian

festak nola dian,

orra bertso berriyak

zortziko zarrian.


3/ Ez degu bada esan nai

pasatu ez danik,

sekulan ez det ikusi

orlako zezenik:

konzejubaren onduan

balkoian jarririk,

aiuntamentukua

zala uste nuben nik.

4/ Nai dubena egiten

obe zaio utzi,

iñork ere nai badu

erri (y) ontan bizi;

elkar botiaz dijua

jendia igesi,

Santiyagoz Pasaia'n

zezena nagusi.


5/ Eskelleretan aisa

jasotzen du anka,

dirurik izan ez da ere

zezenak arrunka;

jendia eziñ eskapatuz

itzulirik kaka,

iñori barkatzeko

mutur ona dauka.


6/ Salberarik egin bage

salara isillik,

bat beintzat lagatzian

jarri zan zintzilik,

geldi al bazitekian

sikiera bizirik,

orla saiatu ezkero

zerbait merezirik.

7/ Bestia an zeguan

oiaren azpiyan,

eztul asko egin bage

nere iritziyan;

orlako konturikan

juan dan aspaldiyan

ez dala pasa nago

gure probintziyan.


8/ Orlako konturikan

ez da iñon pasatzen,

laugarren bizitzara

zezena igo zen;

zergatikan beñere

ez dan konfesatzen,

arrapatzen dubenari

ez diyo barkatzen.


9/ Esplikatu bear det

ekusi dedana,

isillik eziñ egon,

au da gure lana;

Pasaia'rako beti

bada zer esana:

irugarren balkoyian

daukate zezena.

10/ Etxi artan ziranak

arriturik daude,

bastante sustatubak

dudarikan gabe;

konfianzarik iñon

etzuten batere,

eziñ fiyaturikan

tellatuban ere.


11/ Batek oju egin zuben

denak sangratzeko,

bazala motibua

sustotik iltzeko;

zezena etzeguan

berriz barkatzeko,

lanzeta zorroztubak

tripatik sartzeko.


12/ Aiuntamentubari

eman diye parte,

balkoyian jarrita

daguela Almirante;

sententziya bereala

atera diyote:

jetxi dedilla andik

inmediatamente.

13/ Aterikan geiago

ez dute irikiko,

eskarmentatu dira

orainguan pijo;

maindiria ostuta

juan da nerekiko,

jakiña zan utsikan

etzala etorriko.


14/ Balkoyian ziranak

ez dira errez gorde,

franko arrapatu ditu

aberats ta pobre;

maindiria ostuta

juan da gero ere,

asaltuan sartuta

sakiua libre.

Xenpelar eta bere ingurua (liburua), Antonio Zavala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipa dugun Antonio Zavala idazlearen Xenpelar eta bere ingurua liburuan, Xenpelar bertsolarian ageri den testuaz gain ondorengo hau ere ageri da:

<<Jose Manuel Arrizabalo zanak, bere Baso-mutillak liburuan (Auspoa, 134), beste argibide batzuk ematen dizkigu:

"Gure aititak Andutz mendiko zezenaren istoriak ere kontatzen zituan. Zezen ori Pasaira eraman zuten Andutz menditik, Santiago jaietan. Pasaian, plazatik barrera tartetik iges egin zuan da oso ixtillu txarrak. Ango kinkilleroak eta jendeak gaizki ibilli zituan; askok itxasora salto egin zuten.

Gure aititak ondo ezagutu zuan zezenaren jabea. Ermu baserria, Arrua errekan dago, Olaberritik bera datorren erreka txikiaren alboan. Baserri txiki xar bat da; oraindik zutik dago, baiña ez da iñor bizi. Zezen-jabeak bi anai ziran, mutilzarrak; zapateroak beren ofizioz. Andutz mendian iru txabola egin zituzten: bat, ardiekin ibiltzeko; alboan beste txabola txiki bat ere bai, artzaiak lo egiteko; Saletxeko baserriaren parean beste txabola bat, abere aundientzat: zezenentzat eta larre-beientzat. Orain txabola oiek, suerte txarrez, tellatutik bera lurra jota daude.

Anai bi oietan zarrena joan zan Pasaira zezenarekin, eta, zezenarekin allegatu zanean, eman zizkioten iru libra ogi ta litro t' erdi ardo; aiekin asi errezioa artzen, tablero aren gaiñean exerita. Ala zegoala, zezena eskapatu pIazatik, eta jende guzia zezenaren ondotik arrapatu naiean. Zezenak itsasora salto egin eta adarrak bakarrik ageri. Baiña bakero mutilzar ori lasai tablero gaiñean; ogiak danak jan eta ardoak danak edan arte, ezta mugitu ere. Orregatik esaten du bertso batek:

Arrokatik putzura

sartu da igeri,

adarrak besterikan

etzitun ageri;

bakerua begira bere zezenari,

exerita jan ditu

iru libra ogi.

Gure aititak ondo zekizkin mutilzar aien ixtilluak. Andutz mendian ere askotan alkarrekin ibiltzen ziran, da alkarri laguntzen zioten zezenak beren txabolara inguratzen-eta. Ermu zapatero aren bertso oiek gure aititak askotan kantatzen zituan; Xenpelarrek jarriak omen ziran. Mutilzar oiek oso lasaiak zirala esaten zuan, da ondo ateratzen zutela dirua, zapatak egiñez. Eun urte pasa badira istori ori gertatu zala".


El Diario Vasco egunkarian, 1982- ko maiatzaren 30-ean, idazlantxo bat argitaratu zuan Jose Maria Busca Isusi zanak, El toro "Almirante" izenarekin; eta, itxura danez, Xenpelarrek aitatzen duan Almirante izeneko zezen ori bera da. Onela dio:

"La Tauromaquia Vasca, como Tauromaquia completa que es, tiene además de sus singularidades en el arte de lidiar, raza de toros de lidia e historia, un anecdotario acumulado, en un mundo tan accidentado como el taurino a lo largo de los siglos. Ahora que ha comenzado la temporada taurina vasca con las festividades de San Juan Bautista, me han venido a la mente algunos hechos peregrinos ocurridos en nuestros cosos, como es el que sucedió en un 15 de agosto de 1858 en la plaza de Pasajes de San Juan. Ese día se celebraba una corrida en Pasajes de San Juan y se dio en el transcurso de la lidia un hecho curioso que ha pasado a las Tauromaquias. Fue que el toro navarro "Almirante ", en el curso de la lidia, salió del coso y por la puerta y escalera principal del Ayuntamiento subió al balcón de sesiones y apareció por el balcón. No causó daño alguno entre el personal. El erudito José María de Azcona, "el caballerito de Tafalla" como le llamaban los estudiantes vascos con los que se reunía en Madrid hacia los años 35 y 36, decía que, una vez en el balcón, arengó dando mugidos a la muchedumbre. En este hecho hay dos circunstancias a notar: una es que el festival se celebraba el día de la Virgen de agosto, patrona de San Sebastián; y la otra, que el toro era navarro y no de Jaizkibel, como solían ser muchos de los toros que se lidiaban en la zona por aquella época. También en la plaza de Vitoria un toro llamado "Arbolario" saltó al tendido en una corrida de las "blancas" y se paseó por él. Pudo ser sacado a la calle, donde fue rematado a tiros; no causó mayores males, aunque sí grandes sustos."


Bi bertso-sail auetaz zerbait adierazi digutenak, berriz, Pasai San Juango zezenak Santiagoetan izan oi zirala esan dute. Baiña ori, bearbada, geroko oitura izan diteke; eta Almirante zezenarena, Jose Maria Busca Isusi zanak dionez, agian abuztuko Ama Birjiñetan gertatuko zan. >>

Doinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua ere aurrez aipaturiko Antonio Zavala idazlearen Xenpelar eta bere ingurua liburuan dago, eta honela dio:

<<Bi doiñu bildu ditugu, Pasaiako zezenaren bertso-sail au kanta al izateko. Lendabizikoa, Errenteriko Makazaga-ren Xenpelar'en hertsuak Iiburuxkatik artu degu. Bigarrena, berriz, ToIosako Jesus Elosegiren kuaderno batetik.>>

Lehena
Bigarrena

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Donibaneko Lintxua dendak 1981an Pasaiako herritik liburua [1] argitaratu zuen. 1981eko edizio horrek CD batekin eta parte hartzaile berriekin osatu zen. Herriko notizia bertsotan jarri zuenarekin hasi, Xenpelarrekin alegia, eta artista garaikideekin atondu: Mikel Laboak musikatutako bertsoak, Koldo Izagirreren azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz eta Joxe Alberdi “Donibane”-ren marrazkiak. Gainera, edizio berria euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez, galizieraz eta ingelesez kaleratu zen, hainbat itzultzaileren lanari esker; Xabier Paya, besteak beste.

Liburuak 48 orrialde + CDa ditu.


Xenpelar bertsolaria liburua Antonio Zavalak idatzia, 1981; eta Xenpelar eta bere ingurua baita ere Antonio Zavalak idatzia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]