Narcís Serra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Narcís Serra
Narcís Serra


1991 – 1995
Aurrekoa Alfonso Guerra
Ondorengoa Francisco Álvarez-Cascos

1982 – 1991
Aurrekoa Alberto Oliart
Ondorengoa Julián García

1979 – 1982
Aurrekoa Manuel Font
Ondorengoa Pasqual Maragall

Jaiotza 1943ko maiatzaren 30a (76 urte)
Bartzelona, Katalunia
Alderdi Politikoa PSC

Narcís Serra i Serra (Bartzelona, 1943ko maiatzaren 30a) politikari eta ekonomista katalana da. Bartzelonako alkatea, Espainiako defentsa ministroa eta Gobernuko presidenteordea izan da, bata bestearen segidan. PSC alderdi sozialistako kide da. Ekonomia zientzietan doktorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege eta hirigintza aholkularitzako bulego bat sortu zuen Miquel Roca i Junyentekin, eta katedra eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1974. urtean hasi zuen karrera politikoa, Convergència Socialista de Catalunya alderdian sartu zenean (1976az gero Partit dels Socialistes de Catalunya). 1977an Kataluniako Generalitat edo gobernua berriro indarrean jarri zenean Lurralde Politikako eta Herrilanetako sailburu izendatu zuten eta handik bi urtera, 1979an, Bartzelonako alkate hautatu zuten.

Espainiako lehenengo agintaldi sozialistaren garaian Defentsa ministro izan zen (1982) eta 1991n gobernuko lehendakariorde kargua eskuratu zuen. 1995ean bertan behera utzi zuen kargu hura, CESID Espainiako inteligentzia zerbitzuek espainiar politikari zenbaiti egindako espioitzarekin ados ez zegoela eta.

Diputatu sozialista izan zen 1989, 1993, 1996 eta 2000 urteetako legealdietan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narcís Serra Aldatu lotura Wikidatan