Patrice Chéreau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patrice Chéreau
Patrice Chéreau
Datu pertsonalak
Izen osoa Patrice Chéreau
Jaio 1944ko azaroaren 2a
Lézigné, Maine-et-Loire (Frantzia)
Hil 2013ko urriaren 7a
Clichy, Hauts-de-Seine (Frantzia)
Lan nabarmenenak La reine Margot
Intimacy
IMDB IMDBko fitxa

Patrice Chéreau (Lézigné, 1944ko azaroaren 2a - Clichy, 2013ko urriaren 7a) zinemagile frantsesa izan zen. Antzerkigintzan hasi zen, eta Richard Wagnerren hainbat opera zuzendu zituen Bayreuthko Jaialdian. Villeurbaneko Antzerkiaren zuzendari ere izan zen. 1974an ekin zion zinemagintzari, La Chair de l'orchidée filmarekin. 1978an, Judith Terpauve egin zuen eta, aurrekoak bezala, horrek ere ez zuen arrakasta handirik lortu. L'homme blessék (1983) kritika hobeak jaso zituen. Arrakasta La reine Margotekin (1994) heldu zitzaion. Beste film batzuk: Hôtel de France (1987), The Last of the Mohicans (1992), Ceux qui m'aiment prendront le train (1998), Intimacy (2000), Son frère (2003), Gabrielle (2005) eta Persécution (2009).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrice Chéreau Aldatu lotura Wikidatan