Patricia St. John

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia St. John
Bizitza
JaiotzaSouthampton1919ko apirilaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCoventry1993ko abuztuaren 15a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
patriciastjohn.org.uk
IMDB: nm0820673 Edit the value on Wikidata

Patricia Mary St. John (Southampton, 1919ko apirilaren 5aCanley, 1993ko abuztuaren 15a) ingeles idazle ets misiolari ebanjelikoa izan zen. Bere bizitzaren zati handi batean Marokon lan egin zuen erizain misiolari gisa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an jaio zen Ella St. John (Swain) eta Harold (Harry) St. John misiolarien familian. Bost seme-alabetatik hirugarrena zen[1].

Eskolako ikasketak amaitu ondoren, erizain izateko trebatu zen eta Bigarren Mundu Gerran zaurituak sendatzen laguntzeko deitu zuten. Gerra amaitu ondoren, Clarendon nesken barnetegian hezitzaile gisa lan egiten hasi zen. Gero Tangerrera joan zen erizain misiolari izateko. Guztira 27 urte eman zituen atzerrian. Bere azken urteak Canleyn (Coventry) eman zituen, non Canleyko Eliza Ebanjelikoan zerbitzatu zuen eta haurrei Bibliako klaseak eman zizkien. 1993ko abuztuaren 15ean hil zen bihotzeko arazoen ondorioz[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren erdiko britainiar idazle ebanjeliko emankorrenetako bat da[3]. Treasures of the Snow eta Tanglewood's Secret liburuak zinemaratu dituzte[4].

Biografiak
  • Harold St. John (1962)
  • R. Hudson Pope: A Biography (1967)
  • Man of Two Worlds: The Life of Ken Moynagh (1976)
  • Until the Day Breaks: The Life and Work of Lilias Trotter, Pioneer Missionary to Muslim North Africa (1990)
  • Patricia St. John Tells Her Own Story (1995, hil ostekoa)
Fikziozko liburuak
  • The Tanglewood's Secret (1948)
  • Treasures of the Snow (1950)
  • Star of Light (1953)
  • The Secret of the Fourth Candle (1981)
  • Friska My Friend (1983)
  • The Runaway (1985)
  • Where the River Begins (1987)
  • I Needed a Neighbour (1987)
  • Twice Freed (1987)
  • Rainbow Garden (1995, hil ostekoa)
  • The Mystery of Pheasant Cottage (1995, hil ostekoa)
  • Three Go Searching (1995, hil ostekoa)
  • Stories to Share (2000, hil ostekoa)
  • Nothing Else Matters (2007, hil ostekoa)
Besteak
  • Verses (1953)
  • A Missionary Muses on the Creed (1966)
  • Breath of Life: The Story of the Ruanda Mission (1971)
  • Would You Believe It? – You Can Grow to Know God (1983)
  • Young Person's Guide to Knowing God (1983)
  • Missing the Way: They Could Not Enter In (How Israel Missed God's Rest) (1999, hil ostekoa)
  • Prayer Is an Adventure (2004, hil ostekoa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) St. John, Patricia. «Chapter 1 - Family Background» «Patricia St. John Tells Her Own Story» Kingsley Press (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. (Ingelesez) «Patricia St John» Bible-based Assemblies (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  3. (Ingelesez) Maeyer, Jan de. (2005). Religion, Children's Literature, and Modernity in Western Europe, 1750-2000. Leuven University Press, 136 or. ISBN 9058674975. (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  4. (Ingelesez) «Patricia M. St. John» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]