Patxi Oroz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Oroz
Bizitza
JaiotzaBeriain1934ko abenduaren 2a (89 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta filologoa
KidetzaEuskaltzaindia

Francisco Javier "Patxi" Oroz Arizkuren (Beriain, Nafarroa Garaia, 1934ko abenduaren 2a) nafar musikagilea eta filologoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman egin zituen ikasketak, eta ondoren Harmonia eta Konposizioa landu zituen. Organista aritu da Erroman bertan eta Münsterreko Saint Michael elizan. Tübingengo Romania Cantat abesbatzako zuzendaria izandakoa da.

Musikagile gisa hainbat lan egin ditu, bereziki abestiak: Nire aitaren etxea, Gernika ostadarra, Canon pro pace eta Vasconia cantat bilduma.

1960tik aurrera, filologo lanetan aritu da, eta Tübingeneko Unibertsitateko irakasle izan zen. 2005ean ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut poemaren itzulpenak biltzen dihardu Orozek. Dagoeneko 740 hizkuntzatara egindako itzulpenak bildu ditu, guztira; horrenbestez, segur aski poema horixe dugu munduan hizkuntza gehienetara itzuli dena.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Patxi Oroz, filólogo, investigador y compositor: “El pueblo interpretaba este poema como signo de esperanza”», Ze Berri, 77. zenbakia, 2009ko ekaina. Ikus 10. orrialdea.
  2. (Gaztelaniaz) Vigor, Iñaki. (2017-06-02). «Un beriaindarra recopila 740 traducciones de ‘Nire aitaren etxea’ a idiomas de todo el mundo» Naiz (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]