Patxi Oroz
Patxi Oroz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beriain, 1934ko abenduaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2024ko irailaren 26a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta filologoa |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Francisco Javier "Patxi" Oroz Arizkuren (Beriain, Nafarroa Garaia, 1934ko abenduaren 2a - 2024ko irailaren 26a[1]) nafar musikagilea eta filologoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman egin zituen ikasketak, eta ondoren Harmonia eta Konposizioa landu zituen. Organista aritu da Erroman bertan eta Münsterreko Saint Michael elizan. Tübingengo Romania Cantat abesbatzako zuzendaria izandakoa da.
Musikagile gisa hainbat lan egin ditu, bereziki abestiak: Nire aitaren etxea, Gernika ostadarra, Canon pro pace eta Vasconia cantat bilduma.
1960tik aurrera, filologo lanetan aritu da, eta Tübingeneko Unibertsitateko irakasle izan zen. 2005ean ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut poemaren itzulpenak biltzen dihardu Orozek. Dagoeneko 740 hizkuntzatara egindako itzulpenak bildu ditu, guztira; horrenbestez, segur aski poema horixe dugu munduan hizkuntza gehienetara itzuli dena.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jimenez Larrea, Amaia. «Patxi Oroz filologo eta ohorezko euskaltzaina hil da» Berria 2024-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ «Patxi Oroz, filólogo, investigador y compositor: “El pueblo interpretaba este poema como signo de esperanza”», Ze Berri, 77. zenbakia, 2009ko ekaina. Ikus 10. orrialdea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Vigor, Iñaki. (2017-06-02). «Un beriaindarra recopila 740 traducciones de ‘Nire aitaren etxea’ a idiomas de todo el mundo» Naiz (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) José Antonio Arana Martija: «Francisco Javier Oroz Arizkuren», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- (Gaztelaniaz) Jirones de una vida abigarrada(de la gambella a la cátedra), Patxi Oroz ohorezko euskaltzain izendatu zuteneko idazkia.