Paul Collaer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paul Collaer
Bizitza
Jaiotza Boom1891ko ekainaren 8a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Brusela1989ko abenduaren 10a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea, musikologoa eta ethnomusicologist Itzuli
Musika instrumentua pianoa

Paul Collaer (Boom, 1891ko ekainaren 8a - Brusela, 1989ko abenduaren 10a) belgikar musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra-zuzendaria izan zen.

Bruselako Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1909-1914), eta gerra ondoren zientzietako doktoregoa lortu zuen (1919). Aldi berean, pianoa ikasi zuen Mechelengo Kontserbatorioan. 1911n eman zuen lehenengo kontzertua. Bruselan Concerts Pro Arte kontzertuak sortu zituen (1919-1935). Kontzertu horien bidez ezagutarazi zituen Collaerrek gaur egungo musikako joera berriak (Satie, les Six, Roussel, Sauguet, Stravinsky, Berg, Hindemith...). Bestalde, Kontzertu zaharrak eta modernoak sortu zituen (1933), eta horietan aitzindari-lana egin zuen antzinako musika gogoratuz (Purcell, Monteverdi, Cavalieri...). 1937tik 1953ra bitartean musika-emanaldien zuzendari izan zen Belgikako Irrati Institutuan. Han ere garai hartako musikaren alde egin zuen. Elisabet erreginaren musika-kaperan musikaren historiako irakasle izan zen, eta Musika Konparatuaren Nazioarteko Institutuko batzorde zientifikoko lehendakari. Bestalde, hainbat liburu idatzi zuen bere garaiko musikari buruz: Igor Strawinsky (1930); Signification de la musique (1944, Musikaren esanahia); Darius Milhaud (1947); La Musique moderne, 1905-1955 (1955, Musika modernoa, 1905-1955); La Musique populaire traditionnelle en Belgique (1974, Herri-musika tradizionala Belgikan); Musica siciliana (1981, Musika siziliarra).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]