Paul Gadenne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paul Gadenne
Bizitza
Jaiotza Armentières1907ko apirilaren  4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Kanbo1956ko maiatzaren  1a (49 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Izengoitia(k) Jean Servière

Paul Gadenne (Armentières, Frantses Flandria, 1907ko apirilaren 4 - Kanbo, Lapurdi, 1956ko maiatzaren 1) Euskal Herriarekin lotura izan zuen frantsesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerragatik Armentières herritik alde egin beharrean, Gadenne familiak Boulogne-sur-Merrera jo zuen Parisen plantatu baino lehen. Paulek ikasketak Parisen egin zituen 1918tik aurrera; Louis-le-Grand lizeoan Thierry Maulnier, Robert Brasillach eta Maurice Bardècheren ikaskidea izan zen. Goi mailako ikasketak Parisko Unibertsitateko Letretako Fakultatean egin zituen; diploma Prousti buruzko lan batekin lortu zuen. Irakasle lanean 1932an estreinatu zen, Elbeufen (Normandia).

1933an tuberkulosiak bere irakasle-ibilbidea moztu zion; horregatik zenbait hilabete Praz-Coutant erietxean pasatu zituen, Savoiako Sallanches herrian.

Bere lehen eleberria, Siloé (1941), neurri batean autobiografikoa da, erietxeko egunez eta hausnarketez ari delako. La Rue profonde (1948) eta L'Avenue (1949) lanetan olerkaria den pertsonaia baten bidez sorkuntza artistikoaren misterioa jorratu zuen. Topaketa, banaketa eta errua Bigarren Mundu Gerraren eta naziekiko kolaborazioaren testuinguruan ere landu zituen gaiak izan ziren, La Plage de Scheveningen (1952) lanean adibidez.

Kanbon hil zen 49 urterekin, tuberkulosiaren eraginez.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baleine, Actes Sud, 1982
  • Scènes dans le château, Actes Sud, 1986
  • Poèmes, Actes Sud, 1983
  • Michel Kohlaas (antzezlana)
  • À propos du roman (saiakera), Actes Sud, 1983
  • Carnets
  • Une grandeur impossible (kronikak), Finitude, 2004

Euskal Herriaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanbon hil eta Lapurdin zenbait urtez bizi izateaz gain Gadennek bere lan garrantzitsuenetakoa den Gaineko kartielak[1] edo Les Hauts-Quartiers (Seuil, 1973) eleberrian Baionako burgesiaren erretratua eskaintzen du, bereziki kulturarekiko zukeen ardurarik eza eta itxikeria azpimarratu zituelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindian sartze-mintzaldia: Baionan, Xarles Bidegain, Euskera 2010, 55, 3. 1.096.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]