Paul Simon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Simon
Paul Simon at the 9-30 Club (b).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Frederick Simon
JaiotzaNewark1941eko urriaren 13a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaBelle Simon
Ezkontidea(k)Peggy Harper (en) Itzuli  (1969 -  1975)
Carrie Fisher  (1983ko abuztuaren 16a -  1984ko uztaila)
Edie Brickell  (1992ko maiatzaren 30a -
Bikotekidea(k)Kathleen Mary Chitty (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaForest Hills High School (en) Itzuli 1958) high school diploma (en) Itzuli
Queens College (en) Itzuli
(1959 - 1963) : Ingelesezko literatura
Brooklyn Law School (en) Itzuli
(1963 - 1964) not completed (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, disko-ekoizlea, egile abeslaria, musikagilea, aktorea, musikaria, gitarra-jotzailea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta estudioko musikaria
Altuera1,60 metro
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Lan nabarmenakThere Goes Rhymin' Simon
Still Crazy After All These Years
Graceland
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Jerry Landis, True Taylor eta Paul Kane
Genero artistikoarock
folk rock
soft rock
world musica
Ahots motatenorra
Musika instrumentuabaxua
ahotsa
gitarra
DiskoetxeaWarner Bros. Records
Columbia Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

paulsimon.com
IMDB: nm0800328 Allocine: 46320 Rottentomatoes: celebrity/paul_simon Allmovie: p111574 TV.com: people/paul-simon IBDB: 8068
Facebook: paulsimon Twitter: paulsimonmusic Instagram: paulsimonofficial MySpace: paulsimon Youtube: UCRfCiKTwOOKV8aoxE9M44bA Souncloud: paulsimon Spotify: 2CvCyf1gEVhI0mX6aFXmVI iTunes: 152016 Last fm: Paul+Simon Musicbrainz: 05517043-ff78-4988-9c22-88c68588ebb9 Songkick: 213059 Discogs: 106474 Allmusic: mn0000031685 Deezer: 1445 Edit the value on Wikidata
Paul Simon signature.svg

Paul Frederic Simon (Newark, New Jersey, 1941eko urriaren 13a) Estatu Batuetako musikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik erakutsi zuen musikarako zaletasuna, eta 15 urte besterik ez zituela bere auzokide Art Garfunkelekin batera Tom and Jerry izeneko bikotea osatu eta eman zituen lehenengo ekitaldiak eskolan. 1960. urteetan hainbat disko atera zituen Simon and Garfunkel bikoteak. 1970ean, Bridge Over Troubled Water egin zuten; arrakasta handia lortu zuten arren, diskoa atera eta bikotea berehala hautsi zen; ordutik hiru bat alditan baino ez dira elkartu kantaldiak emateko (azkena 1991n, New York hiriko Central Parkean). Simonek bakarka kantatzeari ekin zion, eta disko ugari atera zituen 1980. urteetan. Kantetan folka, popa eta rocka nahasten zituen maizenik, nahiz eta batzuetan soul, reggae nahiz salsa ukitua zuten kantak ere idazten zituen. 1986an mundu osoan zehar ezaguna egin zen Graceland izeneko lana atera zuenean; bertan, Afrikako hegoaldeko erritmoak maisuki nahastu zituen pop eta rockarekin. Mundu osoko musikariekin lan egitea gogoko du. Aipagarriak dira, besteak beste, Garfunkelekin batera atera zituenak: Wednesday Morning 3. A. M. (1964), Sounds of Silence (1965), Bookends (1970) eta The Concert of Central Park (1982), eta bakarka egindako There Goes Rhymin' Simon (1972), Hearts and Bones (1984) eta The Rhym of the Saints (1991). Bere ibilbide profesionalean 13 Grammy irabazi ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965 The Paul Simon Song Book
  • 1972 Paul Simon
  • 1973 There Goes Rhymin' Simon
  • 1974 Paul Simon in Concert: Live Rhymin
  • 1975 Still Crazy After All These Years
  • 1977 Greatest Hits
  • 1980 One Trick Pony
  • 1983 Hearts and Bones
  • 1986 Graceland
  • 1990 The Rhythm of the Saints
  • 1991 The Concert in Central Park (zuzenean)
  • 1997 Songs From the Capeman
  • 2000 You're the One
  • 2002 Father and Daughter
  • 2006 Surprise
  • 2007 The essential Paul Simon
  • 2011 So beautiful or So What

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Simon Aldatu lotura Wikidatan