Edukira joan

Paula Cons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paula Cons
Bizitza
JaiotzaCoruña, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, gidoilaria, film-zuzendaria eta zinema ekoizlea

IMDB: nm3407885 Twitter: paulaconsvarela Edit the value on Wikidata
Paula Cons, Salvora uhartean La ísla de las mentiras filmatzen, 2019.

Paula Cons Varela (Coruña, Galizia, 1976) coruñar kazetaria, gidoilaria, dokumentalista, zinema-zuzendaria eta ekoizlea da. Agallas Films-eko ekoizle exekutiboa eta edukien zuzendaria da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A Coruñan jaio zen, baina, aitaren zein amaren aldetik, familia-aurrekariak Pontevedrari lotuak dira. Kazetaritzan lizentziatu zen Santiagoko kazetaritza fakultatean (1994-1998).[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol- eta informazio-kazetaritzan hasi zuen bere ibilbidea Radio Nacional de Españan, eta, ondoren, telebistara pasatu zen La 2 kateko Desde Galicia para el mundo, eta TVEren Nazioarteko Kanalera, non zortzi urte eman zituen.[2] 1998tik 2004ra kanpo-erredaktore eta gidoilari gisa aritu zen Portico de Comunicaciones-en. Gero Madrilera joan zen. Han, eduki sozialeko erreportajeak egin zituen Cuatro TV katerako: Equipo 1, Caiga quien caiga saioko “Proteste ya” atalean, eta Antena 3 kanalean, El método Gonzo (2008) saioaren erredakzioa koordinatuz.[3][2]

2004an, fikzioan sartu zen eta Ideas peregrinas lanarekin Interación de Guion Camiño do Xacobeo izeneko Lehiaketa irabazi zuen. Proiektu hori miniseriea bihurtu zen CTV produkzio-etxerako.[3]

Ondoren, Continental Produccionesetik Eduardo Barreiros, el Henry Ford español telebista movie bat garatu zuen.[3]

2009an, Agallas Films ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen. Galiziako produkzio-etxe horrek «mugak gainditu nahi zituen, errealitateari lotuta, emakumeak lehen mailan jarriz eta errealizadore berriei aukera emanez».[4][4]

Bestalde, 2008ko irailetik 2012ko ekainera arte, edukien zuzendari gisa lan egin zuen Continental Producciones enpresan. Besteak beste, Eduardo Barreiros, el Henry Ford Español (2011) tvmovie-ren ekoizpen exekutibo lanak egin zuen. Lan horrek Platino saria jaso zuen Worldfest de Houston-en, telebistako film onenaren Mestre Mateo saria, Igualadako Nazioarteko jaialdiaren sail ofizialerako hautatua.[3]

Bere hurrengo proiektua Lobos sucios (2015) pelikula izan zen eta gidoilari, edukien zuzendari eta produktore exekutiboa izan zen.[5] Bigarren Mundu Gerran mineral estrategikoa zen wolframioaren guduari buruzko ikerketatik sortu zen istorioa.[6] Ondoren, gai berari buruzko La batalla desconocida (2017) dokumentala zuzendu zuen eta ekoizpen exekutiboa izan zen. Sari ugari jaso zituen.[7][8]

2013-2014an, marketin- eta komunikazio-arduradun aritu zen Atlantica Media AIE enpresan, eta 2015etik 2016ra, Cuestions persoais telebista-saioko zuzendaria izan zen, Agalla Films TVGrekin.

2018an, O Caso Diana Quer. 500 días dokudrama zuzendu zuen Agalla Films-ekin, Diana Quer-en kasua argitzera eraman zuten polizia-ikerketei buruzkoa.[9]

2018ko urtarrilean, SGAEren Serie-sortzaileen V. Laborategian hautatu zuten. Laborategia Javier Olivares gidoilariak gainbegiratuta garatu zen. Javier Olivaresek zuzendu zuen epaimahaia, eta Paula Cons aukeratua izan zen bere Oro negro izeneko serie-proiektuarekin. Lan hori western galiziar bat da, Agalla Films-en ekoizpena (Paula Cons / CIMA). 2019ko azaroan, Londresko Content-eko International Drama Summit topaketan parte hartzeko hautatua izan zen.[10][3][11]

Wolfranioa: Lobos sucios, La batalla desconocida eta Oro negro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lobos sucios (2015) lanaren gidoilari, edukien zuzendari eta produktore exekutiboa izan zen.[5] Bigarren Mundu Gerran Aliatuek Espainiaren aurka egin zuten wolframioaren guduari buruzko ikerketatik sortu zen istorioa. Mineral estrategiko bat zen, wolframioa, eta erregimen frankistak naziak armamenturako erauztea ahalbidetu zuen.[6] Ondoren, gai berari buruzko La batalla desconocida (2017) dokumentala zuzendu zuen eta ekoizpen exekutiboa izan zen. Dokumental Onenaren Saria jaso zuen Leongo Erresumako Zinema eta Telebista Jaialdian, Dokumental Onenaren Galiziako Ikus-entzunezkoen Akademiako Mestre Mateo Saria, Dokumental Zuzendari Onenaren CREA Saria, SEMINCI DocEspaña atala, Nanteseko Espainiar Zinemaldia, Buenos Aireseko Zine Politikoaren Jaialdia, Cerdanyako Nazioarteko Jaialdia, Rural Film Fest.[7][8]

Oro negro western galiziar bat da. 2019ko azaroan, Londresko Content-eko International Drama Summit topaketan parte hartzeko hautatua izan zen.[10][3][11] Oro negro lanean, Paulak azaldu zuenez, Bigarren Mundu Gerran naziek Galizian lehorreratu zirela wolframioa ateratzeko. Hain zuzen ere, Galizian eta Portugalgo iparraldean soilik aurki zitezkeen armak fabrikatzeko behar zen mineral hori. «Horren ondorioz, Espainiako gerraostetik ateratzen ari ziren herri txiki asko nolabait berpizten eta diruz betetzen hasi ziren; egoera hori Ameriketako Estatu Batuetako Kaliforniako 'urrearen sukarra' delakoarekin konpara daiteke, egoera eta pertsonak: prostitutak, abenturazaleak, bando bateko eta besteko espioiak eta, jakina, eguneko edozein ordutan egindako tiroak», esan zuen Paula Consek.[11]

La isla de las mentiras[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, La isla de las mentiras filmatu zuen lehen film luzea zuzendari gisa, eta haren gidoilaria ere izan zen.[12] Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, filma Filmin plataforman estreinatu zen 2020ko uztailean, eta estreinaldiaren asteburuan plataformako ikusiena izan zen.[13]

Antzezle protagonistez gain, Nerea Barros, Victoria Teijeiro eta Ana Oca, filmeko talde tekniko gehiena emakumezkoa da. «Garrantzitsua da emakumeok geure buruaren aldeko apustua egitea esan zuen Paulak. Eta espezialitate bakoitzeko onenetara joz lortu dugu. Izan ere, emakume oso indartsuak daude Espainiako zineman.» «Drama bat egin zitekeen, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan "zapia duten emakumeentzako thriller bat" sortzea, gure aitona-amonak omentzeko. Izan ere, Marvel edo DCko edozein baino askoz ere superheroiagoak izan ziren. Guk nahi genukeen boterea eta indarra zuten».[14]

Emakumeak, iluntasun handian murgilduta, olatuek harrien kontra egiten zuten zaratak gidatu zituen, bizitza jokatuz eta trauma osteko shock larria jasoz. Mariak, bere garairako aurreratutako emakumeak, uhartetik inoiz irten ez bazen ere, askatasun indibidualean eta bere baitan sinesten zuen, eta, beraz, ez zetorren bat jauntxoak nagusi ziren gizarte matxista horrekin.[14] Cons-entzat, filmak erreferentzia hauxe du: Mario Camus-en Los santos inocentes.[15]

Consek zera adierazi zuen:

«Emakume horiek lehen mailako marinelak ziren, eta gizonek egiten zituzten lan berak egiteko gai ziren. Baina matxismoa gizarte horretan nagusi zela frogatzen duen frogarik onena da hondoratze-gauean ez zegoela gizonik uhartean, urte berria ospatzen baitzuten kostaldean, emakumeek haurrak eta zaharrak zaintzen zituzten bitartean.»[14]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 13 badalada (2009) tv docuseriea[16]
  • La batalla desconocida (2017) dokumentala. Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpen exekutiboa
  • El caso Diana Quer, 500 días (2018) dokumentala, zuzendaritza[9]
  • La isla de las mentiras (2020) film luzea, zuzendari eta gidoilaria[12]
  • ¿Dónde está Marta?(2021) dokumentala, zuzendaritza[17][18]

Gidoilari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lobos sucios (2015) film luzearen gidoilari eta produktore exekutiboa
  • La batalla desconocida (2017) dokumentala. zuzendaritza, gidoia eta ekoizpen exekutiboa
  • La isla de las mentiras (2020) film luze, zuzendari eta gidoilaria

Ekoizle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lo que ha llovido (TV Movie) (2011) ekoizle elkartua: Continental Producciones
  • Eduardo Barreiros, el Henry Ford español (2011) TV movie, ekoizle exekutiboa
  • Lobos sucios (2015) film luze gidoilarkidi eta produktore exekutiboa
  • La batalla desconocida (2017) dokumentala. Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpen exekutiboa

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eduardo Barreiros, el Henry Ford Español (2011) Platino saria Worldfest de Houston-en, telebistako film onenaren Mestre Mateo saria, Igualadako Nazioarteko jaialdiaren sail ofizialerako hautatua.[3]
  • La batalla desconocida (2017) Dokumental Onenaren Saria Leongo Erresumako Zinema eta Telebista Jaialdian, Dokumental Onenaren Galiziako Ikus-entzunezkoen Akademiako Mestre Mateo Saria, Dokumental Zuzendari Onenaren CREA Saria.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Paula Cons: «Quen te prepara para que a túa serie sexa a número seis do mundo en Netflix?»» La Voz de Galicia 2021-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  2. a b ««Un periodista social tiene que tener capacidad para indignarse»» La Voz de Galicia 3 de julio de 2006.
  3. a b c d e f g Paula Cons: "Di el paso a la ficción tras ganar un concurso internacional de guion". .
  4. a b «Paula Cons termina el rodaje de "El Santa Isabel", el "Titanic" gallego» elDiario 13 de abril de 2019.
  5. a b Lobos sucios (2015). .
  6. a b «La batalla desconocida» Fichla.
  7. a b c «“La isla de los secretos" título definitivo de la película sobre el naufragio en Sálvora» COPE 7 de agosto de 2019.
  8. a b c «La batalla desconocida» Fichla.
  9. a b El caso Diana Quer, 500 días (2018). .
  10. a b «La compostelana Paula Cons, seleccionada para el V Laboratorio de Creación de Series de TV de la Fundación SGAE» www.sgae.es.
  11. a b c ‘Oro negro’, producción de Paula Cons, viaja a Content London – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. .
  12. a b (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2024-06-14). «'Versión Española' estrena el thriller de intriga 'La isla de las mentiras', de Paula Cons» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  13. «La isla de las mentiras' triunfa en su primer fin de semana en Filmin» www.farodevigo.es.
  14. a b c Jiménez, Jesús. (23 de julio de 2020). «Cine | 'La isla de las mentiras', un thriller que reivindica a las heroínas del 'Titanic de Sálvora'» RTVE.es.
  15. «Paula Cons: "Filmin es el mejor hogar para mi película, pero yo no me rindo"» elDiario 24 de julio de 2020.
  16. «| 13 badaladas / 13 badaladas | AVG | AudioVisual Galego» culturagalega.gal.
  17. (Gaztelaniaz) «Paula Cons: «Queríamos contar con respeto el caso Marta del Castillo, eclipsado por mentiras»» La Voz de Galicia 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  18. (Gaztelaniaz) Gómez, Susana C.. (2021-11-06). «"No veníamos a hacer el trabajo de la policía, sino a contar la historia de Marta del Castillo"» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]