Paula Nenette Pepín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paula Nenette Pepín
Nenette.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Pierre eta Mikelune1908ko apirilaren 9a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1990eko azaroaren 14a (82 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k) Atahualpa Yupanqui
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak aktorea, piano-jotzailea, kanta-idazlea eta musikagilea
Genero artistikoa folklorea
Musika instrumentua pianoa

Antonietta Paule Pepin-Fitzpatrick, Nenette (Saint-Pierre eta Mikeleune, 1908ko apirilaren 9a - Buenos Aires, 1990eko azaroaren 14a), konpositore, piano-jole eta kanta-idazle frantziarra izan zen. Pablo del Cerro ezizenarekin sinatzen zituen bere lanak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonietta Paule Pepin-Fitzpatrick (Nenette) Saint-Pierre eta Mikeleune uhartean jaio zen, Kanadako kostalde atlantikoan kokatutako kolonia Frantziarrean. Aita, Emmanuel Victor Pepín, frantsesa zen, eta ama, Henriette Fitzpatrick, irlandar jatorria zuen kanadarra.[1]

Lehen Mundu Gerra zela eta (1914-1918), Frantziara joan zen guraso eta, Jeanne Henriette, ahizpa nagusiarekin. Bertan, Caen de Normandia Kontserbatorioan musika ikasi zuen eta urrezko dominak irabazi zituen.[2]

1926an, Jeanne Buenos Airesera abiatu zen dantza konpainia batekin, bertan ezkondu eta bizitzen geratu zen. 1928an, Jeannek aita eta ahizpa gonbidatu zituen eta Villa Ballester auzoan kokatu ziren.[3]

Nenette, Musika Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zituen piano ikasketa aurreratuak, Juan José Castro eta Pascual de Rogatis izan zituen konposizio eta harmoniako irakasle baita Isabel Aretz, ikerlari folklorikoa ere.[4]

Maiz, bidaiatzen zen Argentinako hiri nagusietara musika klasikoko piano bakarlari. 1942an, Tucumanen, kontzertu baten ondoren antolatzaileek Argentina iparraldeko folk musika entzutera eraman zuten. Bertan, Atahualpa Yupanqui kantautore argentinarra (Héctor Roberto Chavero, 1908-1992) ezagutu zuen, Santiagoko gizon baten eta jatorri euskaduneko emakume baten semea. Gutun bidezko lagun arteko lotura mantendu zuten, eta lau urte geroago (1946) elkarrekin bizitzen hasi ziren. [5]


Urte hartan, semea izan zuten, Roberto Koya Chavero.[6] Yupanquik jazarpena pairatu zuen garaian, Nenette semea zaintzeaz eta Yupanquirekin abestiak konposatzeaz arduratu zen[7].

Yupanquiren abesti ezagunen egilea izan zen, Luna tucumana, El arriero va, El sorrel, Indiecito dormido, Chacarera de las Piedras, Vidalita Tucumana, Fall of Zamba eta gaur munduan ospetsuak diren beste askoren doinuak . Baina garaiko matxismoaren testuinguruan, Pablo del Cerro ezizenarekin argitaratu behar izan zituen. Ezizenak, bere izena (Paule) eta gogoko zuen Argentiako Cerro Colorado (Kordobako probintzian) barnebiltzen ditu.[8]

Bihotzeko baten ondoriz hil zen Buenos Airesen, 1990eko azaroaren 14an. Bere errautsak itsasora bota zituzten bere eskariz, jaioterrian, Saint-Pierre eta Mikeleunen.[9]

Aitormenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere omenez eta istorio hau kontatzeko zenbait obra prestatu dira:

  • Vidala para una sombra, Maria Palacios antzerki zuzendariaren obra.[10]
  • Una mujer llamada Pablo, Isbael Lagger-en biografian oinarritutako antzezlana.[11]
  • Una mujer llamada Pablo, Isabel Lagger-ek idatzitako biografia.[12]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

65 abesti ditu bere izenean[13]. Atahualpa Yupanquirekin idatzi zituen abestien artean:

  • Agua escondida
  • Baguala del pobrecito
  • Basta ya
  • Burruyacú
  • Chacarera de las piedras
  • Chacarera del pantano
  • Chaya triste
  • Coplas del caminador
  • Córdoba norte
  • Cuando duerme la guitarra
  • Danza rústica
  • De aquellos cerros vengo
  • De tanto dir y venir
  • Don Emiliano
  • El tulumbano o Danza de paisanos o El tucumano
  • El alazán
  • El arriero va
  • El bien perdido
  • El cielo está dentro de mí
  • El coyita o El coyita
  • El maldormido
  • El niño duerme sonriendo
  • El primer verso o Nada más o Nane o Primera canción
  • El vendedor de yuyos
  • Eleuterio Galván
  • Felicidad
  • Flor del cerro
  • Guitarra dímelo tú o Guitarra mía
  • Indiecito dormido
  • La copla o Baguala
  • La del campo o La flecha ya está en el aire o Fleche
  • La lluvia y el sembrador o Campito mío
  • La mano de mi rumor
  • La montaraza
  • La nadita
  • La pura verdad
  • La tarde
  • La vuelta al pago
  • Los dos abuelos
  • Luna tucumana o Yo le canto a la luna o Yareach
  • Madre del monte
  • Me gusta mirarlo al hombre
  • Melodía del adiós
  • Memoria para el olvido
  • Mi pago viejo
  • Mi tierra, te están cambiando
  • Milonga del paisano
  • Monte callado
  • Paisaje con nieve
  • Payando
  • Payo Solá
  • Pero a mí nunca jamás o Ça suffit ça o Nunca jamás
  • Pobrecito mi cigarro
  • Punay o La pastorcita perdida
  • Ranchito de Colalao
  • Sin caballo y en Montiel
  • Vidala del yanarca
  • Vidalita tucumana
  • Yo me he criao' a puro campo
  • Yo quiero un caballo negro
  • Zamba del ayer feliz
  • Zamba del otoño
  • Zamba soñadora y
  • Zambita del buen amor.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Nenette y Yupanqui» www.historiahoy.com.ar . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  2. (Gaztelaniaz) Andrea Sztychmasjter. (2018-02-01). «Nenette, la compañera del mito Yupanqui» Cuarto Poder . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  3. (Gaztelaniaz) de 2018, Por Luciano Sáliche31 de Enero. «Nenette, la compañera del mito Yupanqui» infobae . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  4. (Ingelesez) «La increíble historia de Atahualpa Yupanqui y Pablo Del Cerro, su socia autoral y esposa» DiarioLaVentana.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  5. Galasso, Norberto (1992): Atahualpa Yupanqui: el canto de la patria profunda. Buenos Aires: Colihue, 1992.
  6. «FUNDACIÓN ATAHUALPA YUPANQUI - Pablo del Cerro» web.archive.org 2013-05-08 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  7. (Gaztelaniaz) News, Big Bang!. «Una mujer escondida en un nombre de hombre: "Pablo del Cerro", coautora de 65 temas de Atahualpa Yupanqui - Big Bang! News» www.bigbangnews.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  8. (Gaztelaniaz) «Página/12 :: espectaculos» www.pagina12.com.ar . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  9. (Gaztelaniaz) Andrea Sztychmasjter. (2018-02-01). «Nenette, la compañera del mito Yupanqui» Cuarto Poder . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  10. (Gaztelaniaz) «Últimas dos funciones de Vidala para una Sombra» La Chacarita Teatro 2015-04-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  11. (Gaztelaniaz) «Música y Relatos - Una Mujer llamada Pablo» Universidad Nacional de Córdoba 2019-05-03 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  12. (Gaztelaniaz) «Isabel Lagger sobre "Pablo del Cerro (Nenette)" en Mujeres de la música» RadioCut . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  13. (Gaztelaniaz) «"Nenette", la compositora que trabajó con Atahualpa Yupanqui usando nombre de varón» Diario Río Negro 2019-04-23 . Noiz kontsultatua: 2020-09-13.
  14. Registro de 65 canciones de Antonietta Paula Pepín en el sitio web de Sadaíc (Sociedad Argentina de Autores y Compositores).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]