George Gershwin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
George Gershwin
George Gershwin 1937.jpg
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1898ko irailaren 26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Hollywood1937ko uztailaren 11 (38 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko tumorea)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Nadia Boulanger
Rubin Goldmark
Henry Cowell
Edward Kilenyi
Charles Hambitzer
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, piano-jotzailea, kantugilea, jazz musikaria eta soinu banda konpositorea
Lan nabarmenak The Man I Love
Rhapsody in Blue
Porgy and Bess
An American in Paris
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006097
www.gershwin.com

George Gershwin (Brooklyn, New York, AEB, 1898ko irailaren 26a - Kalifornia, AEB, 1937ko uztailaren 11) Estatu Batuetako musikagile eta pianista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Errusiakoa zen familia judu batean jaio zen. Haurtzaro gogorra izan zuen New Yorkeko kaleetan. Charles Hambizer eta Kilenyi izan zituen irakasle. Broadwayko antzerkietarako musika-lanak idatzi zituen hasieran, baina jazz-estiloko lanak ditu ospetsuenak. Bere obraren osagai asko jazzetik eta ragtimetik hartu zituen.

Pianorako eta orkestrarako Rhapsody in Blue (1924) lan ospetsua egin zuen, eta pianorako Concerto en fa (1925) obra. Idatzi zituen beste obra batzuk: komedia musikal ugari, horien artean famatuena Lady, be good; filmetarako musika; poema sinfoniko bat, An American in Paris (1928); Second Rhapsody (1932), eta opera bat, Porgy and Bess (1935).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Gershwin Aldatu lotura Wikidatan