The Great Dictator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Great Dictator
Dictator charlie3.jpg
Filma
Jatorrizko izena The Great Dictator
Urtea 1940
Generoa komedia dramatikoa
satira politikoa
gerra-filma
anti-war filma Itzuli
film dramatikoa
Zinema mutua
film komikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
baliorik ez
esperantoa
Iraupena 125 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Los Angeles, Kalifornia eta Malibu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Charlie Chaplin
Gidoigilea(k) Charlie Chaplin
Antzezlea(k)
Charlie Chaplin
Paulette Goddard
Jack Oakie
Reginald Gardiner
Henry Daniell
Billy Gilbert
Emma Dunn
Chester Conklin
Maurice Moscovitch
Bernard Gorcey
Esther Michelson
Gino Corrado
Grace Hayle
Hank Mann
Joe Bordeaux
John Davidson
Paul Weigel
Wheeler Dryden
Carter DeHaven
Eddie Gribbon
Eddie Dunn
Charles Irwin
Sig Arno
Hans Conried
Richard Alexander
Leo White
Don Brodie
Pat Flaherty
Charles Sullivan
Cyril Ring
William Irving
Bert Moorhouse
Fred Aldrich
George Lynn
Tiny Sandford



















[[Kategoria:Eddie Gribbonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Eddie Dunnek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Charles Irwinek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sig Arnok Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Richard Alexanderrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Don Brodiek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Charles Sullivanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Cyril Ringek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:William Irvingek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bert Moorhousek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fred Aldrichek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:George Lynnek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tiny Sandfordek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Charlie Chaplin
Konpainia ekoizlea Charles Chaplin Film Corporation Itzuli
United Artists
Charlie Chaplin Studios Itzuli
[[Kategoria:Charles Chaplin Film Corporationek Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Charlie Chaplin Studiosek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Charlie Chaplin
Meredith Willson
Argazki-zuzendaria Roland Totheroh
Karl Struss
Sariak
Kanpo loturak

The Great Dictator (euskaraz "Diktadore Handia") 1940ko Charles Chaplin ingeles zinema zuzendari eta aktorearen filma bat da. Filma honetako antzezle nagusiak Charles Chaplin bera, Paulette Goddard eta Jack Oakie izan ziren.

Ordurarte Chaplin zen Hollywooden filma mutuak filmatzen jarraitzen zuen bakarra, hau bere lehenbiziko soinudun filma izan zelarik, baita denetan arrakastasuena ere.

Filma nazismoa, faxismoa eta antisemitismoa nahiz diktadura guztien aurkako kritika zorrotza da. Estreinatu zen unean EEBBak Alemania Naziaren oraindik bakean zeudela kontutan hartu behar da. Filma honetan Chaplinek naziak "makina-gizonak, makina burmuin eta bihozdunak" gisa definitzen ditu. Bestalde bi pertsonaia ezberdin antzezten ditu: bata Adenoid Hynkel diktadore harroputza (Adolf Hitlerren karikatura garbia) eta bestea judutar bizarmoztaile apala.

Filma hau bost Oscar Sarietarako izendatua egon zen, nahiz eta azkenik haietako bat bera ere irabazi ez zuen: Film onenaren Oscar Saria (United Artists eta Charlie Chaplin, ekoizle gisa), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Charles Chaplin), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Charles Chaplin), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jack Oakie) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Meredith Willson).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren amaieran Tomaniako Armadako gudari batek Schultz ofizialaren bizia salbatzeko asmoz hegazkin istripua izan eta bere oroimena galduko du, ospitalean 20 urtez egongo delarik. Oraindik amnesia duelarik, ospitaletik ihes egin eta hirira itzuliko da, Ghetton bizartegi bat irekiz. Garaiak asko aldatu egin dira. Hynkel diktadoreak herrialdean agintzen du, juduen aurkako diskriminazio ankerra gauzatuz.

Hynkelen segurtasun zaindari batek bizarmoztailea erasotzera doanean Hannah izeneko Ghettoko neska gazte batek bizarmoztailea babestuko du. Biak elkar maitemindu eta diktaduraren nondik-norakoak jasan beharko dituzte, baina bizarmoztaileak bizia salbatu zion Schultz ofizialaren babesa izateko itxaropena dute. Bestalde, Hynkelek bere munduaz nagusitzeko asmoak egi bilakatzeko bankari judu baten finantzaketa lortzen saiatuko da.

Bankari juduak mailegua emateari uko egin ondoren, Ghettoan errepresioa berrindartuko da, Schultz ofizialak Hynkel diktadoreari juduekin gizatasun eza izatea leporatu izanagatik zorigaitzean eroriko delarik. Errepresioaren ondorioz bizarmoztailea eta Schultz ofizial ohia kontzentrazio esparru batean sartuko dituzte.

Hynkel diktadoreak Osterlich inbaditzea erabakiko du, baina Bacteriako dikadorea den Benzino Napaloni-ren etorrerak hura bere egoitzara gonbidatu eta abegikor agertea behartuaraziko du, azkenik diktadoreen arteko bilera jan, opil eta gozo jaurtiketa liskar barregarri batean amaituko delarik.

Hannah eta jende gehiago Ghettotik Osterlichera ihes egingo dute, baina handik gutzira Tomaniak herrialde horren inbasioari ekingo dio. Bienbitartean, bizarmoztailea eta Schultz kontzetrazio esparrutik ihes egin eta kontrol bateko zaindariek bien arteko antzekotasun fisikoaren ondorioz Hynkel diktadorearekin nahastuko dute, zaindariek bizarmoztailea Osterlicheko hiriburura eraman eta han mundua bereganatzearen inguruko hitzaldia eman beharko du.

Aldiz, bizarmoztaileak hitzaldi ziraragarria egingo du: politika antisemiten aurka, Tomainia eta Osterlich herrialde aske eta demokratikoak izango direla aipatuko duelarik. Gizateria osoari diktadurekin amaitu eta zientzia eta aurrerapenak mundua leku hobeagoa izan dadin erabiltzeko deia ere egiten du.

Hannahk bizarmoztailearen hitzaldia erasotzaileek suntsitutako bere etxean irratin erabat harriturik entzuten du, mintzatzen ari dena "Hynkel" delako ustetan, halako batean berari zuzentzen zaiolarik: "Hannah, entzun al nazaken? Hagonan lekuan hagoela ere, begiratu ezan goruntz, Hannah! Lainoak urrunduz zoazten, eguzkia agertuz, ilunpetik argitara goazen, mundu berri bateruntz, mundu on batetara, bertan gizonak gorrotoa, handinahikeria eta basakeriaren gain egonen ditun! Begira ezan goruntz, Hannah, gizonaren arimari hegalak eman zaizkion eta azkenean hegan hasi behar dun, Erromako zubirantz hegan zihoan, itxaropenaren argiruntz, etorkizunaruntz, etorkizun loriotsua, zeurea, neurea, denona! Begira ezan goruntz, Hannah, begira ezan goruntz!". Hannahk zerura itsaropenez so egin, eta filma bere aurpegiaren irudiaz akitzen da.

Hitzaldi osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Sentitzen dut. Baina nik ez dut enperadore izan nahi, hori ez da nire lana. Ez dut inor gobernatu edo konkistatu nahi; guztiak lagundu baizik, ahal izanez gero: beltzak eta zuriak, juduak eta jentilak. Elkarri lagundu behar diogu, gizakiok hala garelako, besteak zoriontsu egin nahi ditugu, ez zoritxarreko; ez dugu inor gorrotatu edo mespretxatu nahi. Mundu honetan guztiontzako tokia dago.

Bizitzaren bidea askea eta ederra izan daiteke, baina galdu egin dugu. Gutiziak armak pozondu ditu, gorroto-hesiak altxatu ditu, miseriara eta sarraskietara bultzatu gaitu.

Oso azkar egin dugu aurrera, baina geure buruak preso egin ditugu. Oparotasuna sortzen duen makinismoak beharrean utzi gaitu. Gure jakintzak ziniko egin gaitu; gure adimenak, gogor eta lehor. Gehiegi pentsatzen dugu eta gutxiegi sentitzen dugu.

Makinak baino gehiago, gizatasuna behar dugu; adimena baino gehiago, ontasuna eta samurtasuna. Ezaugarri hauek gabe, bizitza bortitza izango da, dena galduko da. Hegazkinek eta irratiak gertuago sentiarazten gaituzte. Asmakuntza hauen guztien benetako izaerak giza ontasuna eskatzen du, guztiok batzen gaituen anaitasun unibertsala.

Oraintxe bertan, nire ahotsa mundu osoko milioika gizakirengana iristen ari da, milioika gizon-emakume eta haur etsitu, pertsonak torturarazi eta errugabeak preso hartzen dituen sistema baten biktima. Entzun nazaketen guztiei, zera esaten diet: Ez etsi! Bizi dugun zorigaitza giza-aurrerapenaren bideari jarraitzeko beldur diren gizonen gutizia iragankorra eta samina besterik ez da.

Gorrotoa pasa egingo da eta diktadoreak erori egingo dira, eta herriari kendu zitzaion boterea herriari itzuliko zaio; eta, horrela, gizakia bizi den bitartean, askatasuna ez da hilko.(…)

Zeuok gizakiok duzue boterea, makinak sortzeko boterea, zoriona sortzeko boterea, bizitza askea eta ederra egiteko boterea.

Demokraziaren izenean, erabil dezagun botere hori guztiok bat eginda jardunez. Mundu berri, duin eta zintzo baten alde borroka dezagun, gizonoi lan bat bermatuko diguna, gazteei etorkizun bat eta zaharrei segurtasuna. Baina gauza hauen guztien promespean, piztiak boterera igo ziren. Baina gezurra esan ziguten; ez dute sekula beren promesetako bat ere bete, eta ez dituzte sekula beteko. Diktadoreak libre dira, haiek bakarrik, baina herria esklabotzen dute.

Borroka dezagun orain hitzemandakoa egi bihurtzeko! Borrokatu dezagun guztiok mundua askatzeko! Herrien arteko mugak suntsitzeko, askonahia, gorrotoa eta tolerantzia ezarekin amaitzeko!

Borroka dezagun arrazoiaren mundu baten alde. Zientziak eta aurrerapenak zorionerantz eramango gaituen mundu bat.

»
The Great Dictatorren azkenengo hitzaldia, 1940

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filman erreferentziatutako politikari nagusiak:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Great Dictator Aldatu lotura Wikidatan