Pauline & Juliette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pauline & Juliette
Datuak
JatorriaKanbo eta Itsasu (Lapurdi)
Musika motafolk
Urteak2015 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Agorila
Taldekideak
Pauline Junquet
Juliette Soa Mañeva Alfonso

Pauline & Juliette Kanbo eta Itsasuko bi musikarik, Pauline Junquet-ek eta Juliette Alfonso-k, sorturiko bikotea da. Euskal Herritarra da Pauline sortzez (1994, Kanbo) eta Juliette Madagaskartarra (1998, Mananjary, Madagaskar) nahiz eta txiki-txikitik Itsasun bizi. [1][2] Biak euskaldunak dira.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 urtean ezagutu zuten elkar Kanboko elizan bakoitzak bere alde abestu zuten agerpen batean. 2015ean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuak ematen hasi ziren. [3] Arrosako kontzertu batean Kalakan taldearen aurrekariak izan ziren. Geroztik hamaika kontzertu Euskal Herrian barna eta 2017an atera dute aurreneko diska, Hegaldaka izena duena. [4][5] Euskal kantuen bertsioak kantatzeaz gain, beraien sorkuntza propiokoak ere kantatzen dituzte eta Simon & Garfunkel zein Francis Cabrel bezalako abeslari ospetsuenak ere bai.[6][7][8] Diskoan kolaboratzaile izan dituzte Xabaltx, Thierry Biskari eta Anje Duhalde.[2]

Doneztebeko Mendi Abesbatza, Mendi Ttiki Abesbatza, Erreka Dantza Taldea, Donostiako Udalaren txistulari taldea eta Guy Saldubehere, Pauline eta Juliette eta Jon Itçaina solistak.

2018 eta 2019an Hego haizeak Ipar doinuak ikuskizuneko partaide izan ziren Doneztebeko Erreka dantza-taldearekin eta Mendi eta Mendi Ttiki abesbatzekin batera, Donostiako Udalaren txistulari taldea, Guy Saldubehere eta Jon Itçainarekin. Bi emanaldi egon ziren, bata Zugarramurdiko lezeetan eta bigarrena Donezteben, azken hau ETBk grabatu zuelarik.[9][10]

Hasieran kantu guztiak ingelesezko bertsioak baziren ere, gaur egun gehien bat euskaraz abesten dute euskal kulturaren aldekoak direlako, nahiz eta hizkuntzen arteko nahasketa maitatzen jarraitu.[2]

2020an Veloma izeneko disko berria argitaratu zuten. Veloma hitzak "egun on" edo "adio" erran nahi du Madagaskarreko malgatxe hizkuntzan. Euskaraz kantatzeaz gain beste bost hizkuntza ezberdinetan kantatzen dute disko horretan eta jende anitzekin kolaboratu dute, besteak beste Maddi Sarasuarekin, Rebecca M'boungou-rekln eta Olivier Kobé-rekin.[11]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Pauline eta Juliette dira. Pauline Junquet eta Juliette Alfonso dira,» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  2. a b c Lete, Nora Arbelbide. «Deus ez dute planifikatu» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  3. «Pauline & Juliette - Oihaneder Euskararen Etxea» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
  4. Hegaldaka. (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
  5. «pauline eta juliette – Arrosa» www.arrosasarea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  6. (Gaztelaniaz) (IPARRALDEA BERTAN 2018), PAULINE ETA JULIETTE BIKOTEA. «Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  7. «Iparraldeko Pauline eta Juliette bikotearen kantaldia bihar Seguran» Goierriko Hitza 2018-02-21 (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  8. (Frantsesez) «Pauline & Juliette - Hegaldaka - CD» AGORILA (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  9. «‘Hego haizeak, Ipar doinuak’ Donezteben . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  10. txistulari. «Hego haizeak, ipar doinuak ikuskizuna berriro ikusgai» TXISTULARI (Noiz kontsultatua: 2019-09-22).
  11. Harri Salda #32. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]