Ramón Otero Pedrayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramón Otero Pedrayo
Otero Pedrayo falando na Universidade Nacional de Cuyo, Mendoza, 21 de agosto de 1947. JPG.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Ourense1888ko martxoaren 5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Ourense1976ko apirilaren 10a (88 urte)
Familia
Aita Enrique Otero Sotelo
Ama Q55116425
Ezkontidea(k) Q55116465  (1923ko abuztuak 6 -
Hezkuntza
Heziketa Universidad Central
Hizkuntzak gaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, politikaria, geografoa eta irakaslea
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Lan nabarmenak Os camiños da vida
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Galega
Ramón Otero Pedrayo, 1933ko Aberri Eguneko lehendakaritza mahaian, Donostian.

Ramón Otero Pedrayo (Ourense, 1888ko martxoaren 5a - 1976ko apirilaren 10a) galiziar idazle eta politikaria izan zen. Geografiako katedraduna izan zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Galiziako kulturaren pizkundea sustatu zuen; Nós aldizkariko kidea izan zen, eta Partido Galeguistako diputatua. Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen; eleberria, ipuina, antzerkia eta saiakera landu zituen. Oteroren idazkera barrokoa da, landua oso, kultura-aipamen asko dituena eta Galiziako tradizioarekin bat egiten duena. Idazlan nagusiak: Os camiños da vida (1928, Bizitzako bideak), hainbaten iritziz galegozko eleberririk onena; Arredor de sí (1930, Norberaren inguruan), autobiografia eta bere belaunaldiaren erretratua. Geografia eta historia ere landu zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pantelas, home libre (1925).
  • O purgatorio de don Ramiro (1926).
  • Escrito na néboa (1927).
  • Os camiños da vida (1928).
  • A lagarada (1928).
  • Arredor de si (1930).
  • Contos do camiño e da rúa (1932) .
  • Fra Vernero (1934).
  • Teatro de máscaras (1934).
  • Devalar (1935).
  • O mesón dos Ermos (1936).
  • O desengano do prioiro (1952).
  • Entre a vendima e a castañeira (1957).
  • Bocarribeira. Poemas pra ler e queimar (1958) .
  • Rosalía (1959).
  • O señorito da Reboraina (1960).
  • O fidalgo e a noite (1970) .
  • Noite compostelá (1973).
  • O Maroutallo (1974).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Otero Pedrayo Aldatu lotura Wikidatan