Peadar Kearney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peadar Kearney
Peadar Kearney.jpg
Bizitza
Jaiotza Dublin1883ko abenduaren 12a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza Dublin1942ko azaroaren 24a (58 urte)
Hobiratze lekua Glasnevin hilerria
Lanbidea
Lanbidea kantugilea
Kidetza Irlandar Anaitasun Errepublikarra

Peadar Kearney, irlanderaz Peadar Ó Cearnaigh (Dublin, 1883ko abenduaren 12a - ib., 1942ko azaroaren 24a) irlandar errepublikar nazionalista eta abesti matxinoen (rebel songs) konposatzailea izan zen. 1907an Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia) ereserkia konposatu zuen, hain zuzen ere, gaur egun Irlandako Errepublikako ereserki nazionala dena.

Brendan Behan eta Dominic Behan idazleen osaba izan zen.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kearney Dublin hiriko Lower Dorset Street kaleko 68. zenbakian dagoen etxebizitzan jaio zen. Bere aita Louth konderrikoa zen, ama berriz Meath konderrikoa. Model School, Schoolhouse Lane eta Dublin hiriaren iparraldean dagoen Fairview barrutiko St Joseph's Christian Brothers School ikastetxetan ikasi zuen. Hamalau urterekin eskola utzi eta etxeetako margolari-mutil gisa lanean hasi zen.[1]

Politika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901an Kearney Gaelic League erakundeko kide bilakatu zen, aldiz, 1903an Irish Republican Brotherhood erakundean ere sartu zen.[2] Gau eskoletan irlandera irakasle lanetan aritu zen, ikasle ugariren artean Sean O'Casey idazlea ere izan zuela.[3] National Theatre Society elkarteak lana topatu eta 1904an gerora Abbey Theatre antzokia izango zen eraikin abandonatua ikuskatzen lehenengoetakoa izan zen, azkenik antzoki ospetsu honek bere ateak urte hartako abenduaren 27an ireki zituelarik. 1916. urterarte antzokiari bere babesa eman eta aldiroko berrikuskapenak burutu ohi zituen.[2]

1913an Kearney Irish Volunteers erakundearen sortzailetako bat ere izan zen. 1914ko Howth eta Kilcoole barrutietako liskar eta tiroketetan ere parte hartu zuen.[2] 1916ko Pazkoko matxinadan zehar Kearneyk Thomas MacDonagh buruzagitzarenpean Jacob's gaileta lantegian kokaturik zegoen taldearekin batera borrokatu zen, azken ekintza horretan parte hartzearen ondorioz Abbey Theatre antzokiak Ingalaterran zehar burutzen ari zen biratik at gelditu zen.[4] Poliziek atxilotu aurretik ihes egin zuen.[5]

Irlandar Independentzia Gerran ere esku hartu zuen. 1920ko azaroaren 25ean Dublingo Summerhill barrutiko bere etxebizitzan atxilotu zuten, lehenbizi Dublingo Collinstown Camp kontzentrazio-esparruan preso sartuz, eta ondoren Downeko konderrian dagoen Ballykinler Camp kontzentrazio-esparrura iraganez.[6]

Michael Collinsen lagunmina izan zen, Irlandar Independentzia Gerraren hasieran Kearneyk lehenbizi Irlandako Estatu Askearen aldekoekin bat egin zuen baina Collins hil zenean, Estatu Askearengan fedea galdua eta Errepublikarren aldera iragan zen.[2] Ez zuen luzaroan politikan parte hartu, azkenik bere hasierako etxebizitza margolaritzako lanbidera itzuli zelarik. 1942an Kearney nahiko txiroa zelarik Dublingo Inchicore auzoan zendu zen.[7] Dublingo Glasnevineko Hilerria hilobiraturik dago. Eva bere emazteak, eta Pearse eta Con semeek biziraun zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]