Pedro Diez de Ultzurrun
Pedro Diez de Ultzurrun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1924ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Iruñea, 1994ko urriaren 20a (69 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta endokrinologoa |
Kidetza | Euskaltzaindia Euskaltzaindia Vianako Printzea Erakundea |
Pedro Diez de Ultzurrun Etxarte (Iruñea, 1924ko abenduaren 27a - Iruñea, 1994ko urriaren 20a) Nafarroa Garaiko medikua eta euskal idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko San Anton kalean jaioa, lehen ikasketak Nafarroako hiriburuan egin zituen eta bukatzean Zaragozan egin zituen Medikuntzako ikasketak; ondoren, Basurtuko erietxean bi urte eman zituen barne-mediku lanetan, endokrinologia eta elikadura espezialitateak egin zituelarik.
Kultur eragile eta euskaltzalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaletasuna familiatik bazetorkion ere, hizkuntza ordea ez zuen etxean jaso (ama, Frantziska, Iruñekoa eta aita, Pedro, Zildozkoa zirelako) eta 1951ean, Francisco Tirapu irakaslearen eskutik, Iruñean gerra ostean antolaturiko lehenbiziko euskara ikastaroan izena eman eta ikasteari ekin zion buru-belarri.
Nafarroako Foru Aldundiko Vianako Printzea Erakundeko Euskararen Aldeko Sailaren zuzendari izan zen 1957tik 1973 arte. Haren zuzendaritzapean, nafar idazleen hainbat liburu eman ziren argitara. 1960. urtean, Makirriainen aurkitutako 1828ko euskal katixima bat aztertu zuen.
Bertsogintzan ere aritu zen eta 60koen hamarkadan egindako Nafarroako Bertsolari Txapelketaren antolatzaile nagusienetariko bat izan zen. Horretaz gain, Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan aritu zen epaile lanetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.