Pedro Pascual Gandarias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Pascual Gandarias

Bizitza
JaiotzaArratzu1843ko urriaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1901eko otsailaren 14a (57 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustrialaria

Pedro Pascual Gandarias Navea (Arratzu, 1843ko urriaren 22a - Bilbo, 1901eko otsailaren 14a) bizkaitar enpresaburua izan zen. Durañona leinuarekin ezkontzaren bidez batu eta Durañona y Gandarias izeneko elkartea sortu zuen, gero industria-gune sortuko duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Juan Tomás Gandarias Zabala, Huarca izeneko burdinolaren jabea, eta ama María Josefa Navea Altamira zituen. Gaztea zela, Portugaletera joan zen burdinari buruz gehiago jakiteko. Hantxe, Juan Durañona Arrarteren etxean geratu eta 1868an honen alaba zen Victoria Durañona Santa Coloma ezkondu zuen. 5 seme-alaba izan zituzten: Juan Tomas, Pedro Pascual, Victoria, Sofía, Teresa eta Ricardo.

1870ean Bilbora joan eta laster Víctor eta Benigno Txabarri, José Ángel Olano, Federico Etxebarria edo Vicente Durañona koinatarekin batera elkartu zen. Hauek 1882an Sociedad Anónima Metalurgia y Construcciones La Vizcaya sortu zuten, gero Altos Hornos de Bilbao eta La Iberia enpresekin batera Bizkaiko Labe Garaiak sortuko zuela.

Hainbat enpresen sortzailea da: Talleres de Deusto S.A. (1891), S.A. Basconia (1892), Sociedad Anónima Vasco Asturiana (1888), Ferrocarril Bilbao-Portugalete, Sociedad Anónima Alcaracejos, Argentífera de Córdoba, Sociedad Anónima Los Almadenes edo Sociedad Anglo-Vasca de las Minas de Córdoba.

Politika arloan liberala izan zen, Víctor Txabarri bere laguna bezala. Ez zuen politikan apenas parte hartu, baina 1874 baino lehen Portugaleteko Udalean parte hartu zuen.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.