Edukira joan

Pello Otxoteko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Otxoteko

Bizitza
JaiotzaIrun1970eko otsailaren 5a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea
Jasotako sariak

Inguma: pello-otxoteko-vaquero Literaturaren Zubitegia: 605

Pello Otxoteko Vaquero (Irun, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 5a - ) euskal idazlea da.

Zientzia Biologikoetan eta Biokimikan lizentziatua da. Halaber, Filosofia ikasketak egin zituen UNEDen. Egun, irakasle dihardu.

1997. urtean Pasaia Hiria Saria eskuratu zuen poesia arloan, eta urtebete geroago Lasarte Hiria Saria irabazi zuen arlo berean.[1] 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntzarako Koldo Mitxelena beka lortu zuen.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolakuntza taldekoa da eta Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere. Halaber, arteliteratura.eu web-aren arduradunetako bat da.

Itzultzaile ere aritu da. José María Mendiola eta Raúl Guerra Garridoren ipuinak itzuli ditu. Horrez gain, 2005. urtean Albert Galvany sinologoarekin batera Li Bai VIII. mendeko poeta txinatarraren antologia bat prestatu eta itzuli zuen txinera klasikotik euskarara zuzenean: Urrutira bidalia (2005, Alberdania).[2]

Idazle irundarraren lana honako antologietan jasoa izan da, bestalde:

  • 1997: Pasaia Hiria Saria.
  • 1998: Lasarte Hiria Saria.
  • 2019: Lauaxeta Saria. Poesia liburua. Itsas bizimina (2019, Balea Zuria)[10]
  • 2019: Kritikaren Saria Itsas bizimina (2019, Balea Zuria) liburuagatik.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Otxoteko Vaquero, Pello» Auñamendi (kontsulta data: 2017-09-20).
  2. «Pello Otxoteko Vaquero» Euskal Idazleen Elkartea (kontsulta data: 2017-09-20).
  3. Juaristi, Felipe. (2007-10-26). «Maitasunaren argitara» El Diario Vasco (kontsulta data: 2017-09-20).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Asurmendi, Mikel. (2008-07-13). «Handiustea da egia iritsi nahi izatea» Argia (kontsulta data: 2017-09-20).
  5. Ibargutxi, Felix. (2011-02-13). «Zuzen nabigatu nahi baduzu, izar baterantz finkatu norabidea» El Diario Vasco (kontsulta data: 2017-09-20).
  6. «Itsas bizimina kritika» Igor Estankona / Argia 2019-05-19 (kontsulta data: 2020-02-25).
  7. «Itsas bizimina kritika» Alex Uriarte / Gara 2019-06-22 (kontsulta data: 2020-02-25).
  8. «Pello Otxotekori elkarrizketa» Igor Estankona / Hitzen uberan 2019-05-31 (kontsulta data: 2020-02-25).
  9. Iturbe, Arantza. (2019-05-17). «Pello Otxotekoren itsas bizimina (elkarrizketa)» Euskadi Irratia / Arratsean (kontsulta data: 2020-02-25).
  10. «Lauaxeta saria» Bizkaia irratia 2019-12-02 (kontsulta data: 2020-02-25).
  11. Otxoteko, Pello. (2020). «Elorriaga eta Otxotekoren lanak, Kritika Saridunak» El Diario Vasco (Diario Vasco) (kontsulta data: 2021-06-06).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]