Per Brahe gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Per Brahe gaztea
Artikel 17.jpg
Riksdrots

1641 - 1680
Gabriel Gustafsson Oxenstierna - Magnus Gabriel De la Gardie Itzuli
Finlandiako gobernadore nagusia

1637 - 1640
Bizitza
Jaiotza Rydboholm Castle Itzuli1602ko otsailaren  18a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Suedia1680ko irailaren  12a (78 urte)
Familia
Aita Abraham Pedersson Brahe
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta gudaria

Per Brahe gaztea kondea (1602ko otsailak 18-1680ko irailak 2) suediar soldadu eta estatista bat izan zen. 1630etik Kontseilari Pribatu eta 1640tik Goi Ordezkari Sindikala.

Brahe Rydboholm uhartean jaio zen (gaur egun Österaker udalerria), Uppland eskualdean. Gustavo Vasaren Kontseilari Pribatuetako bat zen Per Brahe zaharraren biloba izan zen, Erik IV.a Suediakoak konde bihurtu zuena, Peder Svartek Gustavori buruzko kronikari jarraipena eman ziona eta 1585ean nobleentzako gidaliburua zen Oeconomia izeneko lana idatzi zuena bezala ere ezaguna. Per Brahe gaztea, atzerrira zenbait urtez bidaiatuz bere heziketa amaitu ondoren 1626an Gustavo II.a Adolfo Suediakoaren txanbelan bihurtu zen, bere adiskidetasuna ere lortuz.

Prusian nabarmendu zen Poloniar Gerrak iraun zuen hiru urteetan, baita, zaldun erregimentu baten buruzagi bezala Alemanian ere. Gustavo Adolfo 1632an hil ondoren armada utzi eta aktibitate politikora dedikatu zen. Riksdageko Lantmarskalk aukeratua izan zen 1629an eta hurrengo urtean Kontseilari Pribatu bihurtu zen. 1635ean Poloniarekin armistizio bat lortzeko negoziaketak gidatu zituen (Stuhmsdorfeko hitzarmena).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Per Brahe gaztea Aldatu lotura Wikidatan