Sergio Leone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sergio Leone
Sergio Leone.jpg
Bizitza
Jaiotza Erroma1929ko urtarrilaren 3a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma1989ko apirilaren 30a (60 urte)
Hobiratze lekua Campo Verano
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Roberto Roberti
Ama Bice Valerian
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, musikagilea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa Spaghetti westerna
IMDb nm0001466

Sergio Leone (Erroma, 1929ko urtarrilaren 3aErroma, 1989ko apirilaren 30a) gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari italiarra izan zen. Zinearen historian izan den zuzendari ospetsuenetakoa da, batez ere spaghetti western generoan.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sergio Leone Erroman jaio zen 1929ko urtarrilaren 3an. Haren aita Vincenzo Leone izan zen eta, zenbaitetan, Roberto Roberti izenordea erabiltzen zuen zinema zuzendaria izan zen bera ere: lan horretan aritu zen 1943an Mussolinik berak egindako gidoi bati buruzko iritzia eskatu zion arte. Zoritxarrez, Vincenzok egia esan zion eta, harrezkero, ezin izan zuen inoiz film gehiagorik zuzendu.

Gaztaroan eginiko lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sergio gazte-gaztetik sartu zen zinemagintzan eta, 20 urte zituenerako, aktore eta zuzendari laguntzaile izan zen Vittorio de Sicaren Bizikleta lapurra filman (1948). Gerora, Europan egin ziren estatubatuar ekoizpen erraldoietan hartu zuen parte:

1959an, gaixotasun bat medio, Mario Bonnard ordezkatu zuen eta Ponpeiako azken egunak filma zuzentzeko aukera izan zuen, baina ezin izan zuen film hori sinatu.

Zuzendu zuen lehen filma handia Rodaseko kolosoa izan zen, 1960an eta, handik bi urtera, berriro, Robert Aldrich zuzendaria ordezkatu behar izan zuen Sodoma eta Gomorra filmean.

Ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemendik aurrera hasi zen bere-berea zuen lana. Lehenengo Dolarraren trilogia deriotzanari ekin zion. Western ospetsu hura Tabernaseko Basamortuan, Almerian, jazo zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen, 70eko hamarkadan landu zuten spaguetti westernera iritsi zen arte. Bi talentu berri eman zituen ezagutzera: txikitako laguna zuen Ennio Morricone konpositorea eta Clint Eastwood aktorea, ordu arte ezezaguna. Eastwood aktoreak antzeztu zuen papera Izenik gabeko gizona izan zen, spaghetti westernetako den antiheroia, alegia, gizon gogorra, bakartia, eskrupulu edo sentimendurik gabea eta diruaren eraginez mugitzen dena soil-soilik. Horrela sortu zuen Leonek zineman ikonoa izan zena, nortasun baldarrekoa, hitz gutxi, begirada izoztua eta garaitezina izaten dituen borrokaldietan. Pontxo zahar bat soinean eta zigarroa ezpainetan, tiro egiteko gai da hotz-hotzean, bere helburuak lortu nahian. Pertsonaia hori estereotipoa izan zen film askotan eta eragin handia du oraindik ere zuzendari, aktore edo komiki marrazkilariengan. Badirudi Dolar eskutakada bategatik egin zuenean lege arazoak izan zituela Akira Kurosawaren Yojimbo filma (1961) kopiatu zuelako.

Trilogia bukatu bazuen ere, ez zuen western gaia alboratu eta bere lan onenetako bat egin zuen, Cinecittà, Almerian grabatutako Bere ordua iritsi zen arte westerna, John Ford mirestuak film gehienak grabatu zituen lekuan, alegia.

Denbora luze baten ondoren, zinemara itzuli zen, ia-ia derrigorrez. Mexikoko iraultzean oinarritutako Makurtu, madarikatua! filma egin zuen, baina ez zuen aurrekoen arrakasta lortu.

Hala ere, haren maisulana kontsideratzen dena etortzeko zegoen oraindik: ganster garaian oinarritu zen Bazen behin Ameriketan western modernoa. Lau orduko iraupena bazuen ere, Europan arrakasta handia izan zuen, baina AEBetan bi orduko bertsioa zabaldu zuten eta montaia ezberdina zuen, gainera, istorioa linealki kontatuta zegoelako eta ez flashbackean, jatorrizkoan ez bezala.

Leonek beti izan zuen alboan txikitako lagun hura, filmak edertzen lagundu ziona: Ennio Morricone konpositorea.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an hil zen, bihotzeko arazo baten ondorioz, Leningrado filma prestatzen ari zenean. Warner Brosekin arazoak izan zituen epaileen aurrean Once Upon A Time In America filma egin zuenean; badirudi horrek asko larritu zuela. Ekoizpen etxeak ordubete moztu zion filma eta Loca academia de policíaren muntaia egin zuena kontratatu zuen horretarako.

Leonek westernera itzultzeko asmoa omen zuen hil zenean.

Haren omenez, Almeriako kale batek haren izena darama.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari gisan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizle gisan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il mio nome è Nessuno (Nire izena da... Inor Ez) (1973)
  • Un genio, due compari, un pollo (Jeinua) (1975)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergio Leone Aldatu lotura Wikidatan