Perloi beltz
Perloi beltz | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Scorpaeniformes |
Familia | Triglidae |
Generoa | Eutrigla |
Espeziea | Eutrigla gurnardus (Linnaeus, 1758)
|
Perloi beltza (Eutrigla gurnardus) Triglidae familiako ur gaziko arraina da, ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzan bizi dena[1]. Generoan monotipikoa da.
Kolorez grisa, gris gorrixka edo marroi grisaxka da. Gorputzaren goiko aldean tanta zurixkak ere izaten ditu. 40-60 cm izaten da luze. Atlantiko itsasoan Islandiatik Marokora bitartean, Mediterraneo itsaso guztian eta Itsaso Beltzean bizi da. Azpi hondartsuetan ibiltzen da, taldean. Oskoldun txikiak eta itsaspeko beste hainbat animalia txiki jaten ditu. Perloi beltza bera ez da jateko oso aintzat hartua.
Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |