Ibai-aingira
- Artikulu hau arrainari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aingira (argipena)».
Ibai-aingira | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Anguilliformes |
Familia | Anguillidae |
Generoa | Anguilla |
Espeziea | Anguilla anguilla (Linnaeus, 1758)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Ibai-aingira edo aingira[1] (Anguilla anguilla) anguillidae familiako arraina da, Iparraldeko Ozeano Atlantikoan eta Europa inguratzen duten itsasoetan bizi dena[2]. Euskal Herrian aingira populazio ugari daude, bereziki kantauriar isurialdean.
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurkitutako ibai-aingirarik luzeenak 133 cm eta 6,6 kg.[3] zituen eta zaharrenak 88 urte[4].
Bere hegaletan ez du hezurrik eta eta berde-marroi koloreko gorputz luzanga du,[5] aurrealdean biribila eta atzealdean zapala dena[6]. Aldeko hegalak luzeak ditu oso,[6] ipurditik ia gorputzaren erdira doazenak[7][5].
Habitat eta biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldeko Ozeano Atlantikoan dagoen Sargazoen itsasoan neguaren bukaeran jaioak, larbek 10 hilabeteko bidaia egiten dute Europako kostaldeetara urak lagunduta[5][8]. Europan ibaietan gora egiten dute eta urte asko ematen dituzte metamorfosi egin[2] eta itsasora itzuli arte[9].
Arrantza eta akuikultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espezie preziatua da oso, batez ere jaio eta arrainkume direnean ibaietan gora egiten dutenean. Orduan «angula» izenaz ezagunak dira. Arrain-haztegietan ere ekoiztuak dira[2]
Fresko, ketu zein izoztuak errezeta asko daude angulak jateko[10].
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herbehereetako aingirak.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
- ↑ a b c C.L. Deelder (1984) "Synopsis of biological data on the eel, Anguilla anguilla (Linnaeus, 1758)" FAO Fish. Synop. 80. alea
- ↑ Dekker, W., B. van Os eta J. van Willigen (1998) "Minimal and maximal size of eel. L'Anguille Européenne. 10e. Reunion du Groupe de Travail "Anguille" EIFAC/ICES". Bulletin Francais de Peche et Pecherie, Conseil superieur de la peche, Paris, 1998
- ↑ Bobick, J.E. eta M. Peffer (1993) "Science and technology desk reference". Gale Research Inc.
- ↑ a b c Rochard, E. eta P. Elie (1994) "La macrofaune aquatique de l'estuaire de la Gironde. Contribution au livre blanc de l'Agence de l'Eau Adour Garonne". J.-L. Mauvais eta J.-F. Guillaudek argitaratutako "État des connaissances sur l'estuaire de la Gironde" liburuan, Agence de l'Eau Adour-Garonne, Éditions Bergeret, Bordele
- ↑ a b Bauchot, M.-L. (1986) "Anguillidae". P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen eta E. Tortonesek argitaratutako "Fishes of the north-eastern Atlantic and the Mediterranean". 2. Liburukia, UNESCO, Paris.
- ↑ Keith, P. eta J. Allardi (2001) "Atlas des poissons d'eau douce de France". Muséum national d’Histoire naturelle, Paris
- ↑ Riede, K. (2004) "Global register of migratory species - from global to regional scales. Final Report of the R&D-Projekt 808 05 081". Federal Agency for Nature Conservation, Bonn
- ↑ Matallanas, J. (2005) "A world overview of species of interest to fisheries" FAO-FIGIS
- ↑ Frimodt, C. (1995) "Multilingual illustrated guide to the world's commercial coldwater fish". Fishing News Books, Oxford. 215. orr.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) MaestroPescador: Anguila
- (Ingelesez) Fishbase Anguilla anguilla