Peter Sagan
Peter Sagan (Žilina, Eslovakia, 1990eko urtarrilaren 26a) txirrindularia da, 2009az geroztik profesionala, gaur egun Liquigas-Cannondale taldean diharduena.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010ean, ProToureko Liquigas-Cannondale taldeari lotu zitzaion. Talde horrekin jokatu zuen lehen lasterketa 2010eko Down Under Tour izan zen, zeinean Cadel Evans, Alejandro Valverde eta Luis León Sánchezekin batera ihez egin zuen etaparik garrantzitsuenean. Baina Paris-Nizan eman zen ezagutzera non 2 etapa garaipen lortu zituen, Valverde eta Purito Rodríguez bezalako txirrindulariak menderatuz, Kalifornian jende guztia harritu zuen Big Bear Laken irabaziz, 4.500 metrotako desnibela zuen etapan.
2011n mundu mailako izar bihurtu zen 15 garaipen lortuta, Suitzako Itzulian mendi etapa bat irabazi zuen, eta batez ere, Espainiako Vueltan 3 etapa irabaztea lortu zuen, mundu guztia harrituz.Urte horretako Copenhaguen korritutako Mundialean 12.izatea lortu zuen.
2012an oso ondo hasi zen ere Tirreno-Adriatikon etapa bat lortuz eta udaberriko klasikoetan ikaragarri ibili zen en Gante-Wevelgemen bigarren izan zen, Amstel Gold Racen hirugarren, Milan-San Remon laugarren eta Flandriako Tourrean bostgarren.
Urte horretako Kaliforniako Tourrean ezin hobeto ibili zen bost etapa garaipen lortuz. Suitzako Itzulian bi etapa garaipen lortu zituen, lehengoa prologoan, Cancellararen aurretik eta beste etapa sprintean Baden Cooken aurretik.
2012tik aurrera zazpi aldiz eskuratu du Frantziako Tourreko Puntukako sailkapeneko elastiko berdea.
2015etik 2017ra, hiru urtez jarraian Munduko errepideko txapelketa irabazi zuen.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009
- Kooperativa Saria
- 2 etapa Dookola Mazowsza/Mazovia Tourrean
2010
- 2 etapa Paris-Niza
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- 2 etapa Kaliforniako Tourrean
- 2. Venetoko Giroan
2011
- Sardiniako Giroa, eta 3 etapa
- Etapa 1 Kaliforniako Tourrean
- 2 etapa Suitzako Itzulian
Eslovakiako errepide txapelketa
- Poloniako Itzulia, eta 2 etapa
- 3 etapa Espainiako Vueltan
- Industria e Comercio di Prato Saria
2012
- Etapa 1 Omango Tourrean
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunak
- 5 etapa Kaliforniako Tourrean
- 4 etapa Suitzako Itzulian
Eslovakiako errepide txapelketa
- Frantziako Tourreko 3 etapa eta puntukako sailkapena
2013
- 2 etapa Omango Tourrean
- Camaiore Hiriko Sari Nagusia
- 2 etapa Tirreno-Adriatikon
- Gante-Wevelgem
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunak
- Flèche Brabançonne
- 2 etapa Kaliforniako Tourrean
- 2 etapa Suitzako Itzulian
Eslovakiako errepide txapelketa
- Frantziako Tourreko etapa 1 eta puntukako sailkapena
- 4 Etapa USA Pro Cycling Challengean
- 3 etapa Albertako Tourrean
- Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusia
2014
- Etapa 1 Omango Tourrean
- Etapa 1 Tirreno-Adriatikon
- E3 Harelbeke
- Etapa 1 La Panneko Hiru Egunak
- Etapa 1 Kaliforniako Tourrean
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
Eslovakiako errepide txapelketa
- Frantziako Tourreko puntukako sailkapena
2015
Munduko Errepideko Txapelketa
Eslovakiako errepide txapelketa
Eslovakiako erlojupeko txapelketa
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Frantziako Tourreko puntukako sailkapena
2016
- Gante-Wevelgem
- Flandriako Tourra
Munduko Errepideko Txapelketa
- Frantziako Tourreko 3 etapa eta puntukako sailkapena
- Suitzako Itzuliko 2 etapa
- 2. Tirreno-Adriatikon
2017
- Kuurne-Brusela-Kuurne
Munduko Errepideko Txapelketa
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Suitzako Itzuliko 2 etapa
- Tirreno-Adriatikoko 2 etapa
2018
- Gante-Wevelgem
- Paris-Roubaix
Eslovakiako errepide txapelketa
- Frantziako Tourreko 3 etapa eta puntukako sailkapena
- Suitzako Itzuliko etapa 1
2019
- Frantziako Tourreko etapa 1 eta puntukako sailkapena
- Suitzako Itzuliko etapa 1
2020
- Italiako Giroko etapa 1
- 4. Milan-San Remon
- 2021
Eslovakiako errepide txapelketa
- Kataluniako Voltako etapa 1
- Romandiako Tourreko etapa 1
- Italiako Giroko Puntukako sailkapena
eta etapa 1
- Eslovakiako Itzulia
- 4. Milan-San Remon
2022
- Suitzako Itzuliko etapa 1
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 92. | 117. |
![]() |
— | — | 42. | 82. | 60. | 46. | 95. | DSK | 71. | 82. | 84. | UT |
![]() |
— | 121. | — | — | UT | UT | — | — | 119. | — | — | — |
UT | 12. | 14. | 6. | 43. | 1. | 1. | 1. | UT | 5. | — | 26. | |
— | — | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | — |
— | Ez zuen osatu |
DSK | Deskalifikatua |
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dukla Trencin-Merida (2009)
- Liquigas (2010-2012)
- Tinkoff (2015-2016)
- Bora-Hansgrohe (2017- gaur egun)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Peter Sagan - ProCyclingStats