Ubarroi
| Ubarroi | |
|---|---|
| Kretazeo Berantiar-gaur egun | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Suliformes |
| Familia | Phalacrocoracidae |
| Generoa | Phalacrocorax Brisson, 1760
|
| Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
Ubarroia da Phalacrocorax generoko hegaztiei ematen zaien izen generikoa. Uretako hegaztia da eta arrainak ditu elikaduraren oinarri. Taxonomia garatu ahala, generoa berezko ubarroiak izendatzeko erabili zuten, ubarroiek Phalacrocoracidae familia osatu baitzuten.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan 30 espezie inguru dira, eta horietako bi Euskal Herrian bizi dira[1], kostaldean eta itsasotik gertuko ibai tarteetan:
- Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)
- Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis)
Euskarazko izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz, hegaztua hainbat izenekin ezagutzen da kostaldean: potorro edo pottorroa (Bizkaian batez ere), sakilloa, karrabasoa, bolborina, itsas belea... Muga semantiko oso lausoak izan ohi dituzte izen horiek: toki batzuetan, Phalacrocorax edo berezko ubarroiak izendatzeko erabiltzen dira, beste batzuetan uretako beste hegazti batzuk adierazten dituzte. Esate baterako, potorroa esaten zaie ubarroiei herri batzuetan, eta Alca torda espezieko txoriei beste batzuetan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ubarroia lehiakide desleiala, batzuentzat, Rafa Saiz Elizondo, Elhuyar Zientzia, 2005.01.01
- ↑ Itsas txorien izenak Mendabaldean, Eneko Barrutia