Philippa Fawcett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippa Fawcett

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilippa Garrett Fawcett
JaiotzaBrighton1868ko apirilaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1948ko ekainaren 10a (80 urte)
Familia
AitaHenry Fawcett
AmaMillicent Garrett Fawcett
Hezkuntza
HeziketaNewnham College (en) Itzuli
Streatham and Clapham High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Newnham College (en) Itzuli  (1890 -  1902)
University of Pretoria (en) Itzuli  (1902 -  1905)
London County Council (en) Itzuli  (1905 -  1934)

Philippa Garrett Fawcett (Brighton, 1868ko apirilaren 4a - Londres, 1948ko ekainaren 10a) matematikari eta hezitzaile ingelesa izan zen. Cambridgeko Unibertsitateko matematika-karrerako azken azterketetan puntuaziorik altuena lortu bazuen ere, haren arrakasta akademikoa ez zen onartua izan. Izan ere, urte haietan (1890) emakumeei ez zitzaien titulu ofizialik ematen, legeriak ezarri zuenaren arabera. Baina, Cambridgeko Unibertsitateak ahalbidetu egin zion ikasgeletan egoteko aukera.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Millicent Fawcett suffragettearen eta Henry Fawcett-en alaba bakarra zen eta Elizabeth Garrett Anderson-en iloba ere bai. Medikuntzan lizentziatutako lehen emakume britainiarra izan zen, Cambridgeko Unibertsitateko ekonomia politikoko irakasle jardun zuen eta Parlamentuko kide izandakoa baita ere.[3]

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Philippa Cambridgeko Newnham Collegen hezi zen. 1890eko ekainaren 7an, 22 urte zituela, Cambridgeko Unibertsitateko Mathematical Tripo azterketetan puntuaziorik altuena lortu zuen lehen emakumea izan zen. Azterketen emaitzak asko zabaldu ziren eta zerrendako lehen postuetan zeudenak bereziki txalotuak izan ziren. Philipparen puntuazioa bigarren puntuaziorik altuena baino %13 gehiagokoa izan zen, Geoffrey Thomas Bennett ikaslearenaren gainetik. Hala ere, ez zen "Senior Wrangler" gisa nabarmendu, une hartan gizonei bakarrik ematen baitzitzaien aintzatespen hori; beraz, urteko ikaslerik onena eta Senior Wrangler bezala ezagutarazi zena Geoffrey Thomas Bennett izan zen.

Hurrengo 8 egunetan egin ohi ziren proba gogorretara aurkeztu zen Philippa. Proba horietan, bost ordu eta erdiz zuzen erantzun behar izaten zieten 12 galdetegietan batzen ziren 192 galderei. Emaitza onenak lortzen zituztenek sari esanguratsua jasotzen zuten; eta, horretarako, beste 63 froga konplexu gainditu behar izaten zituzten beste hiru egunetan.[2]

1881etik aurrera, emakumeek Tripoak eskuratzeko aukera eskuratu zuten. Mugimendu sufragistari dagokionez, Philipparen lorpena mundu osoko komunikabideetan aipatu zen; horrela, emakumeen gaitasunei eta eskubideei buruzko eztabaida elikatuz.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mathematical Triposen emaitzei esker, beka bat lortu zuen Cambridgen, eta fluidoen mekanikaren inguruan ikertzen hasi zen. Argitaratutako artikuluen artean, "Solidoek likido batean egiten duten mugimenduari buruzko oharra" dago.[5]

Ondoren, Cambridgeko Newnham Collegen kontratatu zuten matematikako unibertsitateko irakasle gisa. Han hamarkada bat egon zen lanean, eta ospe handia lortu zuen irakasle moduan.

1902an Johannesburg-eko Eskola Normalaren eskaintza jaso zuen matematika-irakasle bezala prestatzeko. Hegoafrikan 1905era arte iraun zuen, eta hainbat eskola sortu zituen bertan. Ingalaterrara itzuli zenean, Londresko gobernuan, London County Councileko hezkuntza-administrazioan kargu bat betetzeko eta bigarren hezkuntzako eskolak garatzeko.[3] 1934an erretiratu zen, LCCn emakume batek lortutako mailarik altuenera iritsita.[3]

Philippa Fawcettek lotura estua izan zuen bizitza osoan Newnham Collegerekin. Fawcett eraikina (1938) Newnhamen izendatu zuten, bere eta bere familiaren ekarpena eskertzeko.

1948ko ekainaren 10ean hil zen, Cambridgeko BZko maila emakumeei emateko baimen erreala berretsi eta hilabetera, eta, beraz, Wrangler titulua lortu zuen, azterketa gainditu eta berrogeita hemezortzi urtera, eta merezi zuen puntuazioa eman zion.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]