Piciformes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piciformes
Red-bellied woodpecker on railing.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaAves
GoiordenaNeoaves
Ordena Piciformes
Meyer & Wolf, 1810

Piziforme (Piciformes) hegaztien klaseko izen bereko ordenako txoriez esaten da. Sei familia biltzen dira piziformen baitan: galbulidoak, bukonidoak, kapitonidoak, indikatoridoak, ranfastidoak eta pizidoak. 370 hegazti mota sartzen dira ordena honen baitan. Ezagunenak okila eta Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan bizi diren jakamarak eta tukanak dira. Madagaskar-en eta Ozeaniako uharte gehienetan izan ezik, munduko lurralde bero eta epel guztietan daude hedatuak piziformeak. Badira piziformeetan elkarren antz handirik ez duten familiak; galbulidoen familiako txori txiki moko-zorrotzak eta ranfastidoetako hegazti handi moko eskergakoak esate baterako, baina zangoetako giharrak eta atzaparrak egitura berekoak dituzte denek: hegazti igokariak dira, eta zuhaitz enborretan ibiltzeko eta haiei erpeak oratzean indar gehiago egiteko egokituak dituzte gihar horiek; hanketako behatzak erdiko biak aurrera zuzenduak eta alboetako beste biak atzera itzuliak dituzte. Ez dute migratzen. Elikatzeko eraz fruitujaleak edo intsektujaleak dira. Laboreetan kalte handia egiten duten intsektuak jaten dituztenez, hegazti onuragarriak dira laborantzarako.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Piciformes
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piciformes Aldatu lotura Wikidatan