Edukira joan

Hontz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Strigiformes» orritik birbideratua)
Hontz
Paleozeno Berantiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
SuperordenaNeoaves
Ordena Strigiformes
Wagler, 1830
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiauntxi arrunta

Hontza hegazti harrapari gautar batzuen izena da, estrigiformeen (Strigiformes) hegaztien ordena osatzen dutenak.[1] Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehienbat, eta zenbait espeziek arrainak ere bai. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.

Mozoloak ere Strigiformes ordenakoak dira eta hontzen antz handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie batzuk:

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, adimen gutxiko hegaztitzat hartu izan dira hontz edo mozoloak. Mozolo hitzak, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.

Greziako mitologian, aldiz, jakinduriaren Atenea jainkosaren sinbolo ziren hontzak, eta jakintzaren sinbolotzat zituzten[3]. Gaur egungo hedabideetako kultura globalizatuan (marrazki bizidunetan eta) animalia jakintsu gisa marrazten ditu topikoak.

Ameriketako hainbat kulturatan, zoritxarraren eta heriotzaren iragarletzat jotzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Calaprice, Alice & Heinrich, Bernd (1990): Owl in The House: A Naturalist's Diary. Joy Street Books, Boston. ISBN 0-316-35456-2
  2. Eibarko Hiztegia.
  3. Virgilio: Eneida online latinez[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Strigiformes
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hontz Aldatu lotura Wikidatan


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]