Falconiformeshegazti orden bat da, gaur egun Falconidae familiako kideak biltzen dituena (karakarak eta belatzak, batez ere). Paleogenoko beste hainbat animalia ere talde horretakoak dira. Tradizionalki, Cathartidae edo Mundu Berriko saiak, Sagittaridae, Pandionidae eta Accipitridae (ugatzak) Falconiformes barruan sailatzen ziren. Hala ere, 2008tik egindako DNA analisi ugarik aurkitu dute klado oso desberdinak direla, eta Falconiformes Passeriformes eta Psittaciformes ordenekin batera Australaves izeneko talde bat osatzen dutela. Hortik aurrera, talde gehienak kanpo geratu dira eta Accipitriformes ordena sortu da horiek guztiak biltzeko[1][2].