Edukira joan

Pierre Urte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Urte
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1664ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaLondres, 1725 (60/61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, apaiza eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Literaturaren Zubitegia: 715

Pierre Urte (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1664ko urtarrilaren 2 - Londres, Ingalaterra, 1725-30) euskal idazlea eta apaiza izan zen.

Pierre Urteren The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque language (1894) liburuaren azala.

Bizitza

Erlijioz katolikoa zen, baina kalbinista egin eta erbestera alde egin behar izan zuen. Londresa joan zen. Han, John Chamberlayne eta David Wilkins hizkuntzalariekin harremanak izan zituen. Hiru liburu idatzi zituen, baina ez zuen, bizi zela, argitaratzerik izan. 1894an, Dodgsonek antolatuta, argitaratu zen lehena, The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque Language (Biblia Saindua. Testament Çaharra eta Berria) izenburupean. Bibliaren Genesia (Ethorquia) eta Exodoaren (Ilkhitcea) zati bat bakarrik itzuli zituen. 1900ean, Websterrek Grammaire Cantabrique Basque argitaratu zion. 1989an, Patri Urkizuk Dictionarium Latino-Cantabricum euskara-latina hiztegi amaitu gabea argitaratu zuen, «quizá por el mismo excesivo detalle con que lo concibió y quiso realizarlo, no comprende más que las tres primeras letras» (Mitxelena 1960, 90. or.).

Lanak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak