Pilar Távora Sánchez
Pilar Távora Sánchez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María del Pilar Távora Sánchez |
Jaiotza | Sevilla, XX. mendea |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Salvador Távora |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, ekoizlea, enpresaburua, gidoilaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Andaluzista Izquierda Andalucista |
pilartavora.com | |
María del Pilar Távora Sánchez (Sevilla), Pilar Távora izenez ezaguna, Andaluziako zinema, antzerki eta telebistako zuzendari, ekoizle eta gidoilaria da, baita enpresaburua ere. Ekoiztetxe propioa sortu duen lehen emakumeetako bat da. Horrez gain, Távora feminista da eta giza eskubideen aldeko ekintzaile antifrankista. 2011n, politikan sartu zen, Alderdia Andaluzistaren militante eta hautagai izan zen lehenik eta ondoren, 2016tik aurrera, Adelante Andalucia koalizioaren baitan Andaluziako hauteskundetara aurkeztu zen Izquierda Andalucista alderdikoa.[1] Andaluziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kide da 2019tik.[2]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Távora Sevillako Cerro del Águila auzoan jaio zen, zezenketa eta flamenkora dedikatzen den ijito familia batean. Psikologia ikasi zuen Sevillako Unibertsitatean, eta orduz geroztik frankismoaren aurkako, giza eskubideen eta pertsona kaltetuen kausen aldeko eta Israelek menperatutako palestinarren aldeko aktibista da. Andaluziako egoera hobetzeko Espainiako Estatuko gainerako lurraldeekin berdintasunaren alde lan egin du eta aldi berean, unibertsitateko elkarte feminista baten sortzailekidea izan zen. [3]
Salvador Távora antzerkigile eta antzerki-zuzendariaren alaba da. Bere aitari Canal Sur telebista kateak ekoitzitako Salvador Távora: la excepción[4] izeneko dokumentala eskaini zion.[5][6]
Zinema-zuzendaritzan lehen urratsak ematen zituen bitartean, 80ko hamarkadan Sevillako Zinemaldiaren lehen edizioetan[7] ingeleseko itzultzaile eta zuzendaritzako idazkari bezala lan egin zuen. Horrela Elmer Bernstein ezagutu zuen eta honek, bere lehen film laburra ikusi ondoren, Hollywoodera joatea proposatu zion baina Tavorak bere karrera artistikoa eta profesionala Andaluzian garatzea lehenetsi eta proposamena baztertu egin zuen. Bere lehen lanetan Isidoro Moreno eta José Luis Ortiz Nuevo bezalako erreferenteak izan zituen.[3] 1981ean, Andaluziako Zinemaren I. Lehiaketan parte hartu zuen. 1982an, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 24. edizioan, Andaluziako Zinemaren Lehen Erakusketa antolatu zuen, euskal eta andaluziar nortasunei buruzko eztabaida sustatuz.[3] Andaluziako Zinematografia Eskolako lehen irakasleetako bat izan zen.[8]
1995ean, Artimagen Producciones sortu zuen bere lanak produzitzeko ekoizleek, gehienbat Madrilen, bere proposamen eta proiektu pertsonalak sustatzeko jartzen zituzten trabak gainditzeko asmoz.[3]
Horrez gain, beti egon da elkarte profesionaletan sartuta. Hala, 23 urterekin, Andaluziako Ekoizle Independenteen lehen Elkartea sortu zuen Antonio Cuadrirekin batera. Elkarte horren helburua Andaluziako administrazio publikoa zinemak industria gisa duen garrantziaz ohartaraztea zen eta bera izan zen lehendakaria. Ondoren, beste elkarte bat sortu zuten sektorea elkartzeko, eta horren fruitu izan ziren Andaluziako sektorea arautzen duten hitzarmenak sinatzea eta Andaluziako zinemari erakundeek 2017an emandako laguntza. Andaluziako Zinemaren Akademiaren sorreran parte hartu zuen.[3][9]
Bere lanen bidez, bere jaioterria den Andaluzia ordezkatu dunazioarteko 40 jaialditan baino gehiagotan (Berlin, Oberhausen, Nantes, Paris, Londres, Istanbul, Norvegia; Seattle, Chicago, Montreal, San Francisco, New Delhi...). Gainera, Europako eta Afrikako nazioarteko epaimahaietako kidea da.[3][10][11]
Andaluziatik munduarentzat sortu du, eta Espainian, Frantzian, Britainia Handian (BBC World) baita Latinoamerikan eta Australian ere eman dira bere lanak.[3]
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fikziozko film luzeak eta dokumentaletak zuzendu ditu Távorak. Nabarmentzekoak dira Nanas de espinas (1984)[12], Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Espainia ordezkatu zuen Andaluziako lehen filma, Yerma (1998)[13][14], Aitana Sánchez Gijón, Juan Diego eta Irene Papas aktoreekin, Brujas (2007)[15], Eternos Interiores, Diego Amador: El Mozart Gitano[16] eta Madre amadísima (2009)[17][18]. Aipatu beharreko beste batzuk: Campo Cerezo (2009, Argentinarekin koprodukzioa) [19]edota My Friend eta My Enemy (Palestinarekin koprodukzioa)
Telebistarako Andalucía: Mitos y tópicos, Andalucía a escena edo Cavilaciones bezalako telesailak filmatu ditu. Horrez gain, Gitanos andaluces (2012)[20], Comienza el espectáculo (Andaluziako antzerkiaren historia), De año en Año (RTVE)[21], Zona 2 eta D´Arte serieak besteak beste. Egin dituen dokumental ugarien artean aipatzekoak dira La ruta del Califato (2004)[22], Tablao flamenco: Cara y Cruz[23], Banderilleros: hombres de plata, La Huella Indígena, Costaleros, Antonio Divino, Sevilla: Viernes Santo madrugada, Andalucía entre el incienso y el sudor,besteak beste.[24]
Antzerki-ikuskizunak ere zuzendu ditu, telebistaz emateko; zehazki, RTVEk eta BBCk mundu osoan emititzeko, hala nola Sevillako Alkazarretan El día del Milenio (1999) filmerako grabatutako flamenko-ikuskizuna. Antzerki-ikuskizun flamenkoak ere antolatu ditu, hala nola Medea (2000 eta 2017)[25], La difícil sencillez (2009), non Rafael Amargorekin batera eszena-zuzendaritza eta dramaturgia, testuak, off ahotsa eta ikus-entzunezkoaz arduratu zen, edo Carmen Amaya: evocaciones (2004)[26]. beste bederatzi antzerki-ikuskizun flamenkoez gain.[3]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbide artistikoarekin batera, 2011n, Távora aktiboki parte hartzen hasi zen abenduaren 4ko manifestaziotik kulturalki lotuta sentitzen zen andaluzismoan militatuz.[27] Alderdi Andaluzistako kide izan zen, orduan idazkari nagusia Pilar Gonzálezen eskutik iritsi zen.[28] Urte berean Sevillako alkatetzarako PAren zerrendak itxi zituen gero, 2015an alkatetzarako hautagai izateko. Gainera, 2012an, Andaluziako Parlamenturako hautagai zerrendetan bigarren postua izan zuen[29] eta Europako Parlamenturako hautagaitzaren buru izan zen 2014. urtean.
Geroago, 2016an, 3. postuan egon zen Espainako Senaturako Unidas Podemos alderdiarekin koalizioan aurkeztu zen Izquierda Andalucista formazioa politikoaren zerrendan.[30][31][32] Hauteskundeen ondoren, Távorak Unidas Podemos alderdiaren talde andaluziar bat antolatzeko Diputatuen Kongresuan, baina ez zuten onartu koalizioak Estatu mailan aritzea lehenesten zuelako.[33] 2017ko martxoan, Izquierda Andalucista eta Iniciativa del Pueblo Andaluz elkartu ziren Iniciativa Andalucista osatzeko; erakunde nazionalista ezkertiarra zen, Andaluziaren interesak defendatzeko eta 2019ko udal eta autonomia hauteskundeetan PSOEren alternatiba aurrerakoia izateko.[34]
Konpromisoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andaluziako zuzendariak beti izan du bere lurraren egoerarekin konpromisoa, bere lanarekin Andaluziako herriaren bidegabekeria historikoak ikusgarri eginez. Gainera, oso sentibera izan da gizarteko estereotipoek baztertutako edo egoera ahulean dauden kolektiboekin, hala nola homosexualekin, ijitoekin edo pertsona migratzaileekin. Alde horretatik, elkarrizketa batean adierazi zuenez, "zinemak kanpotik begiratzen die ijitoei, ijitoenekin inoiz gurutzatu ez diren munduetatik, eta, gainera, haien gaineko ikuspegi alboratua eta manipulatua jaso dute".[35]
Nazioarteko lankidetza-proiektuak ere egin ditu Argentinan, Bolivian, Marokon... herri primitiboen errealitatea, haien aldarrikapenak eta kulturak islatzeko, eta, ondoren, Palestinan, haien egoera islatzeko.[3]
Emakumeekin konpromiso sendoa du. Unibertsitatean elkarte feminista bat sortu zuen, eta Nosotras, femeninoa, dokumentala egin zuen. Bere bizitzan etengabe aldarrikatu izan dira emakumeen eta gizonen berdintasuna, emakumeen eskubideak giza eskubide gisa eta emakume ijitoen eta behartsuenen justizia soziala.[36]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984 - Nanas de espinas[37] Salvador Távora eta La Cuadra taldeen antzerki-lanaren bertsio zinematografikoa, Federico García Lorcaren 'Bodas de Sangre' antzezlanean oinarritua. 1985eko Berlingo zinemaldian Espainia ordezkatu zuen Andaluziako lehen filma.[38]
- 1998 - Yerma[39] Federico García Lorcaren izen bereko antzezlanean oinarritutako filma. 1998ko martxoan erakutsi zuten Hollywooden Espainiako beste film batzuekin.[40]
- 2003 - Eternos Interiores.
- 2007 - Brujas.
- 2009 - Madre amadísima.
- 2017 - Salvador Távora: la excepción. Soldadore, nobillero, flamenko-kantari, aktore eta antzerki-egile izandako Salvador Távoraren bizitzari eta lanari buruzko film dokumentala.
- 2019 - Helios Gómez: Tinta y Munición. Nazioartean 1930eko hamarkadako arte politikoko abangoardista garrantzitsuenetakotzat jotzen duten marrazkilari ijito eta sevillarraren istorio harrigarria.[41]
Sari eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986an Huelvako Zinemaldi Iberoamerikarrean ikusleek film labur onenari ematen dion "Colon de Oro" saria jaso zuen Antonio Divino lanagatik.
- 1999an Nantesko zinemaldiko lehen saria jaso zuen Yerma[39] filmagatik.
- 2012an, Andaluz Gitano Saria jaso zuen Andaluziako ijitoen kolektiboaren sustapen sozial eta kulturalaren alde egindako lanagatik eta Andaluzian ezagutza eta harreman etniko hobeari egindako ekarpenagatik.[42][43]
- 2016an, Secretariado Gitano Fundazioak Comunica “Con Ciencia” Saria eman zion, ikus-entzunezko hedabideetan egindako ekarpen handiagatik, topiko eta estereotipoetatik urrun dagoen ijitoen errealitatea ikusarazteko, haien heterogeneotasuna eta kultura-aberastasuna erakutsiz.[44]
- 2023an, Manuel Clavero Arévalo Andaluziako Domina eman zioten, Andaluziako interes orokorraren defentsan eta sustapenean egindako ibilbide bereziagatik.[45][46]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Tena, Berta. (2022-06-18). «¿Qué es Por Andalucía y Adelante Andalucía? Las nuevas coaliciones de izquierda de las elecciones» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Decreto 512/2019, de 9 de julio, por el que se nombran Consejeras y Consejeros del Consejo Audiovisual de Andalucía.» Junta de Andalucía (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) 2013ko martxoan Páginas Violeta (Escenaria) Pilar Távorari egindako omenaldirako egindako bideoa.. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salvador Távora: La excepción (2017). (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Canal Sur presenta la película documental 'Salvador Távora: La excepción', un homenaje "a una figura mítica"» www.europapress.es (Europa Press) 2017-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Salvador Távora: La excepción', un documental que homenajea una figura mítica» www.canalsur.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia | Festival de Cine de Sevilla» Festiva de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Escuela Andaluza de Cinematografía - YouTube Kanala» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Andalucía crea su Academia de Cine» Diario Sur 2017-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gavira, Antonio. «Pilar Távora, Premio Andaluz Gitano 2012» Fundación Audiovisual de Andalucía. Web corporativa (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amnistía Internacional Europa, la directora Pilar Távora y Gestamp, Premios Fundación Secretariado Gitano 2016» La Vanguardia 2017-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Utrera Macías, Rafael. «Nanas de espinas» Criticalia.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Yerma (1998). (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belausteguigoitia, Santiago. (1999-02-13). «Pilar Távora llevará su película "Yerma" a Hollywood junto al mejor cine español» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pilar Távora busca "desvelar la verdad sobre las brujas" en su nueva película» Diario de Sevilla 2007-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ DOCUMENTAL. Diego Amador, el Mozart gitano. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Madre amadísima (2009). (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Diariocrítico.com. Pilar Távora estrenó en Sevilla “Madre amadísima”. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Campo Cerezo (2009). (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gitanos andaluces en 25 años de Canal Sur. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «De año en año» RTVE Play (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pilar Távora promociona el Legado Andalusí con el cortometraje 'Ruta del Califato'» www.europapress.es (Europa Press) 2004-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tablao flamenco: cara y cruz, las dos caras del tópico en Andalucía Televisión» www.canalsur.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ MemorANDA. (19 de febrero de 2014). Gitanos andaluces | 25 años de Canal Sur. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Molina, Margot. (2000-09-10). «La 'Medea' de Pilar Távora defiende la dignidad de la mujer desde el flamenco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Molina, Margot. (2004-09-10). «Una obra sobre Carmen Amaya descubre el baile de Nazaret Reyes» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ "La gran decepción tras el 4D es la pérdida de conciencia de la identidad y de pertenencia a un pueblo", Pilar Távora, cineasta y coportavoz de Izquierda Andalucista | EMA-RTV. 13 de diciembre de 2017.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pilar Távora, número dos en la lista del PA en Sevilla» El País 2011-02-17 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pilar Távora, número 2 por el PA al ayuntamiento de Sevilla» Paralelo 36 Andalucia (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Castro, Nieves. (2016-06-12). «Izquierda Andalucista, integrada en Unidos Podemos, afirma que Andalucía no puede quedarse fuera del debate territorial» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La exandalucista Pilar Távora será candidata de Unidos Podemos al Senado en la lista por Sevilla» ABC de Sevilla 2016-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiarioand. (2017-03-19). «El andalucismo progresista echa a rodar con la confluencia de Izquierda Andalucista e Iniciativa Pueblo Andaluz» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Izquierda Andalucista pide un grupo andaluz de Unidos Podemos en el Congreso» La Vanguardia 2016-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iniciativa Andalucista, una organización nacida para fortalecer a la izquierda andaluza lejos del PSOE» Confidencial Autonómico 2018-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“El cine mira a la población gitana desde fuera, desde mundos que nunca se han cruzado con los de los gitanos y que, además, han recibido una visión sesgada y manipulada sobre ellos”, Pilar Távora, directora de cine» Onda Local de Andalucía 2014-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez Ramos, José Antonio. «Nosotras: Femenino Plural» Paralelo 36 Andalucia (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. Nanas de espinas. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Galán, Diego. (1985-02-22). «El escaso entusiasmo y la ausencia de estrellas son las constantes del Festival del Berlín» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Yerma (1998). (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belausteguigoitia, Santiago. (1999-02-13). «Pilar Távora llevará su película "Yerma" a Hollywood junto al mejor cine español» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Helios Gómez: Tinta y Munición (2019). (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pilar Távora y Matilde Coral, galardonadas con el Premio Andaluz Gitano de este año» Europa Press 2012-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gavira, Antonio. «Pilar Távora, Premio Andaluz Gitano 2012» Fundación Audiovisual de Andalucía. Web corporativa (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios Fundación Secretariado Gitano 2016» Premios Fundación Secretariado Gitano 2016 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Medallas de Andalucía» Junta de Andalucía (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Los andaluces dependemos en exceso del aplauso de fuera"» Diario de Sevilla 2023-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).