Pinta (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinta (itsasontzia)
LaPinta.jpg
Fabrikazioa
Historia
First voyage of Christopher Columbus
Erregistro-herrialdea Gaztelako Koroa
Jabea Cristóbal Quintero (en) Itzuli
Ezaugarriak
Luzera 22,75 m
Erruna 6,6 m
Zingoa 1,85 m
Masa 115,5 t
Abiadura 12 kn
Edukiera 25 Tripulazio

Pinta[1] itsasontzia Kristobal Kolonek 1492an Mundu Berrirako lehendabiziko bidaian erabilitako bi karabeletako bat izan zen. Beste karabela Niña izan zelarik. Santa Maria hirugarren itsasontzia benetan nao edo karraka bat zen eta ez karabela. La Pinta zen hiru itsasontzietan azkarrena, askotan beste biei itxaron beharrean izaten zelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pintaren erreplika Menphisen
Kolonen 3 karabelak: Pinta, Niña eta Santa María Las Carabelas kaian (Palos de la Frontera)

La Pinta lehen bidaia burutu baino urte batzuk lehenago eraiki zen Paloseko ontziolan. Aurrez alokatu eta ezagutzeko aukera izan zuenez, itsasoan ibiltzeko erakutsi zituen dohainengatik aukeratu zuen Martin Alonso Pinzonek eta Paloseko udalak ordaindu zuen.

Izenari erreparatuz, hainbat historialarik Pinto familiaren jabetza zela pentsatu zuen, baina Gómez Rascón eta Cristóbal Quintero armadoreei alokatutako ontzia izan zen eta hauek bertan joan ziren Ameriketarako bidaian; ziurrenik, La Pinta ontziaren benetako izena zen hasiera-hasieratik.

Bela xume eta karratuak zituen karabela nordikoa zen. Trinket eta masta nagusiak tamaina handiko lauki formako haize-oihal bati lotuak zeuden, eta popako mesanak latindar bela bat zeraman.

Pinta, Niña eta Santa María ontzi kolondarren artean haize-oihal handienak zituena zen eta, Ameriketako bidaia historiko hartan, maiz beste bien zain egon beharrean izaten zen, neurri handi batean, Martín Alonso Pinzón kapitainaren trebeziagatik ere izan badaiteke ere. Badakigu urriaren 8an, itsasontzien artean lur berria nork lehenengo aurkituko zuten norgehiagokan, La Pintak 15 itsas milia orduko abiadura lortu zuela (garai hartako milia bat egungo 0,8 itsas milien parekidea da; beraz, ontziaren abiadura 12 itsas milia orduko izango zen), gaurko lurrunezko merkataritza-ontzi arruntak lortuko lukeen abiadura baino handiagoa.

Amerika aurkitu izanaren V. mendeurrena ospatzeko, ontziaren erreplika bat eraiki zen Isla Cristinan, eta Niña eta Santa María ontzien erreplikekin batera, jatorrizko bidaiaren ibilbidea berregin zuten. Kristina infantaren pean egindako ekitaldian, 1989ko abuztuaren 8an uretaratu zituzten Isla Cristinako portuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]