Santa Maria (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria
SantaMariaPalos1.jpg
Santa Maria itsasontzia Palos de la Fronterako kaian.
Gaztela-Aragoiko Errege Katolikoen Ezkutua
Ontziola: Aginaga, (Usurbil), Mapilgo baserriko ontziola
Galizia ??
Colindres, Kantabria ??
Mota: Hiru mastadun karraka
Uretaratze data: 1480
Zerbitzua: Haititik gertu gotorleku bat eraikitzeko xedez suntsitua
Ezaugarriak
Desplazamendua: 223,88 tona
Luzera: 29,60 m
Zabalera: 7,96 m
Sakonera: 2,10 m
Bulkada: Belak
Eskifaia: 39 marinel
Armamentua: 90mm-ko 4 bonbarda
50 mm-ko kulebrinak
Baleztak
Espingardak


Santa Maria,[1] izen osoz Santa María de Valvanera, Kristobal Kolonek 1492an Mundu Berrirako lehendabiziko bidaian erabilitako hiru itsasontzietatik handiena zen. Juan de La Cosa zen itsasontziaren jabea. Espedizioko beste bi itsasontziak La niña eta La pinta izan ziren.

Garai batean, Usurbilgo Aginaga auzoan Mapilgo baserrian erregearen ontziolak kokatu ziren, Irisasi mendiko egurrez eginiko itsasontziez Espainiako erregearen armada hornitzeko.[erreferentzia behar] Kolonek Ameriketara eramandako Santa Maria, jatorriz Mari galanta, Aginagako Azkonobietako ontzioletan egin zen (Gipuzkoan).[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]