Niña (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Niña
LaNiña.jpg
Niña itsasontzia Palos de la Fronterako kaian.
Gaztela-Aragoiko Errege Katolikoen Ezkutua
Ontziola: Puerto de la Riberako ontziola
Mota: Karabela
Uretaratze data: 1487 eta 1490 urteen artean
Zerbitzua: Ezezaguna
Ezaugarriak
Tona-kopurua: 100,30 Tn.
Luzera: 21,40 m
Zabalera: 6,28 m
Sakonera: 1,78 m
Bulkada: Belak
Eskifaia: 20 marinel


Niña[1] itsasontzia Kristobal Kolonek 1492an bere Mundu Berrirako lehendabiziko bidaian erabilitako hiru karabeletako bat da. Bidaia honetako beste bi itsasontziak La Pinta karabela eta Santa María naoa izan ziren. Beste hainbat espediziotan ere Atlantiar Ozeanoa zeharkatuko zuen gero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1488an, Juan Niño armadoreak eraikitzeko agindua eman zuen eta, Tinto ibaiean uretaratzean, ontziak Santa Clara izena jaso zuen (herri hartako Santa Clara monasterioari men eginez), nahiz eta gero, bere jabeen izenarekin igaro zen historiara, Niño anaiak, alegia.

Niño anaiek parte hartze garrantzitsua izan zuten bidaia aurkitzailearen prestakuntzetan eta garapenean. Kristobal Kolonen proiektuaren inguruko lehen itzulinguruak gainditu ondoren, bidaiaren defendaitzaile sutsu bilakatu ziren eta beraien irrika eta gogo guztia enpresa kolonbiarra aurrera ateratzeko xedean jarri zuten. Moguerreko itsasgizonak eta normalean beraiekin bidaiatzen zuten marinelak konbentzitu zituzten bidaia aurkitzailean izena eman zezaten. Beraiek jarri zuten La Niña karabela (beraiek ordaindu zuten), eta beraiek izan ziren karabelaren prestaketen arduradun. Prestaketa hauek 1492ko uztailean burutu ziren, La Riberako portuan, eta honelaxe jasota geratu zen pleito kolonbiarretan.

1492ko abuztuaren 3an, La Niña bidaia aurkitzailearantz irten zen, Vicente Yáñez Pinzón kapitain eta Juan Niño jabe eta maestre zituelarik, guztira 19-22 pertsonako eskifaiakin. Tripulazioaren zerrenda osatuenetariko bat hauxe izan daiteke[2]:

  1. Vicente Yáñez Pinzón, kapitaina (Palos de la Frontera)
  2. Juan Niño, maestrea eta jabea (Moguer)
  3. Sancho Ruiz de Gama, pilotua
  4. Bartolomé Roldán, pilotu ikaslea (Moguer)
  5. Bartolomé García, kontramaestrea (Moguer)
  6. Maestre Alonso, fisikaria (Moguer)
  7. Alonso de Morales, igeltxeroa (Moguer)
  8. Francisco Niño, marinela (Moguer)
  9. Juan Arraes, marinela (Moguer)
  10. Andrés de Huelva
  11. Diego Lorenzo
  12. Fernando de Triana
  13. García Alonso
  14. Juan Arias, itsasmutila
  15. Juan Romero
  16. Miguel de Soria, zerbitzaria
  17. Pedro Arraes
  18. Pedro Sánchez
  19. Rodrigo Monge

Antzinako belaontzi latinoa bela karratudunera aldatua izan zen ontzidi txikiak bere bidaia aurkitzailean Kanariar uharteetan egin zuen geldialdian eta Hispaniola uhartean, berriz, mesana berri bat ezarri zitzaion trinketako makilen ondoan, handi eta garrantzitsuagoa zena. La Niña itsasontziko belek ez zuten tolesdurarik, ondorioz, ez zuten soken bidez oihalak jasotzeko edo hauen azalera murrizteko sistemarik, eta hauek beharrezkoak eta oso garrantzitsuak izaten ziren haize gogorreko egunetan. Makilak heltzen zituzten tresnak ontziaren alboetan kokatuta zeuden. Karabelak ez zuen proako estilo handirik, eta alkazarra berriz nahiko txikia zen.

1492ko urriaren 12an, bidaia Mundu Berriaren aurkikuntzarekin amaituko da. 1492ko abenduaren 25ean Santa Maria karabelaren hondoratzearen ondoren, La Niña bilakatu zen espedizioaren nao kapitain. Otsailaren 12ko egunerokoan aipatu zuenez, Kristobal Kolonek hauxe aukeratu zuen espedizioko belaontziena izateagatik:

« si no fuera la carabela diz que muy buena e bien aderezada, temiera perderse  »

La Niña itsasontzia Kristobal Kolonen gidaritzapean eta Pedro Alonso Niño lehen pilotu zituelarik itzuli zen.

1493ko otsailaren 14an, itzultzeko bidean zihoalarik, ekaitz gogor batekin egin zuen topo Azore uharteen ondotik igarotzen ari ziren bitartean eta, ondorioz, ontzidia urperatzear egon zen. Orduak joan eta orduak etorri, ekaitzaren eraginak karabelen arteko komunikazioa moztu zuen, ez baitzuten elkar ikustea lortzen eta La Niñako eskifaia amaiera okerrenean pentsatzen hasi zen. Egoera zail haren aurrean, Kristobal Kolonek ekaitz hartatik irtetzen baziren, Santa Clarako monasteriora peregrinatuko zuen promesa egin zuen eta horrelaxe tokatu zaitzaion Kristobal Koloni promesa hura betetzea. Ekaitzaren ondorioz karabelak elkarrengandik banandu egin ziren eta La Niña Azore uharteetan porturatzera behartua ikusi zen. Portugaletik 850 milletara, eta herrialde honen pean zeuden uharteak. Kolon atxilo hartu zuten eta geroxeago askatu. Ekaitz berri baten ondorioz, martxoaren 4an Lisboan porturatu ziren eta, bertan, Joan II.a Portugalekoa erregearekin elkarrizketa egin eta Kolonek bere aurkikuntzaren berri eman zion.

1493ko martxoaren 15ean, berriro ere Paloseko portura iritsi zen eta Kristobal Kolon, Niño anaiak eta gainontzeko eskifaiarekin batera (indio eta papagaio batzuk tartean), Moguerrera bidean jarri zen egindako promesa betetzeko xedean, Jendeak pozik ikusi zituen Santa Clarako monasterioko elizara iristen etaegindako zina betetzen. Kandela bat piztu zuten eta gaua zaintzan eman zuten. Juan Rodríguez Cabezudo une haren lekuko izan zen, 1515ean Almirantearen probentzatan ondorengoa idatziko zuelarik:

« ...entraron dentro de la carabela donde el dicho almirante venía e les motró el dicho almirante carátulas de oro que traía de las dichas Yndias e seys o siete yndios que traía de allá e con un cuchillo quitó el dicho almirante un poco de oro a vn indio e se lo dio...  »

Indietako agiritegi nagusia, sinadura: PATRONATO, 12, N.2, R.3 (fls. 33v-34r.)

Martín Gonzálezek, berriz, horrela zioen: .

« ...vino el año de noventa e tres e tornó al puerto dsta villa e así el dicho almirante como todos los que venían con él dezían públicamente que avían descubierto e hallado las dichas yndias e otras muchas yslas...  »

Bigarren bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bereko abenduaren 25ean, Kolonen bigarren bidaiako ontzidiko parte ere izan zen. Lurralde berrietan, bidaia esploratzaile baten kapitain izan zen eta Jamaika eta Kubako hegoaldeko kosta aurkitzeko aukera izan zuten. 1495eko udan, zikloi batek La Española portuan zeuden itsasontzi guztiak hondoratu zituen, karabela hau izan ezik. Nahiz eta kaltetua izan zen, hondoratu ez zen nao bakarra izan zen. Itsasontziak ur azalean mantentzeko zuen gaitasunari esker, Amerikan inoiz eraiki zen lehenengo itsasontziaren eredu izan zen La Niña, Santa Cruz karabela, La India izenaz ere ezaguna.

1496ko ekainaren 11n Espainiara itzuli zen bigarren espedizio kolonbiarrarekin Kolonen bigarren espedizioarekin batera. .

Beste eginkizun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo urteetan, koroaren jabetza izatera igaro zen eta Alonso Medeli eman zitzaion La Niñaren agintaritza, honek hainbat merkatal bidaia egingo zituelarik. Bidaia hauetako batean, ontzi kortsario frantses batzuek La Niña bere esku hartu zuten. Medelek ontzi frantsesetako eskifaiaren kideetako batzuk, jatorriz Santa Mariako portukoak, erosteko bideak egin zituen 30 dukaten truke, horrela, espainiarrari kortsarioetatik ihes egiten lagunduz.

1497ko irailean, Erromara zihoan bidaia komertzial batean parte hartu zuen, Marco de Baezak pleitatua izan zena. Itzulbidaian, kortsario batek asaltatu eta atxilotu egin zuen Cagliariko Caller portuan. Bere askapenaren ondoren, Indietara itzuli zen eta, bertan, merkataritza lanetan eta irla eta kosta amerikarren esplorazioan aritu zen.

Berri izan dugun La Niñaren azken bidaia Hispaniolarako espedizioa izan zen, naoa Palosen konpondua eta istinkatua izan zen 35.000 meravediesan prezioan. Bere irteeratik 35 egun eskasera, La Niña gaur egungo Haitira iritsi zen, historian izan den bidaia trasatlantiko azkarrenetarikoan.

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Une hartatik aurrera, ez dugu La Niñaren etorkizunaren datu fidagarririk. Hala ere, Santa Clara karabelaz egindako aipamen batek, 1508an Alonso Prietoren agindupean, pentsarazten digu carabela moguertarrak, historiako nao famatuenetarikoak, urte batzuk gehiago jarraitu zituela kontinente berriaren eta zaharraren artean nabigatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niña (itsasontzia) Aldatu lotura Wikidatan