Piotr Lavrovich Lavrov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Piotr Lavrovich Lavrov
P L Lavrov old.jpg
Bizitza
Jaiotza Pskov oblasta1823ko ekainaren 2a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Paris1900eko urtarrilaren 25a (76 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, historialaria, soziologoa, antropologoa, matematikaria eta kazetaria

Piotr Lavrovich Lavrov (izengoitia: Mirtov ; Melejovo, Pskov, 1823ko ekainaren 14greg./ekainaren 2ajul. - Paris, 1900eko otsailaren 6agreg./urtarrilaren 25ajul.) errusiar iraultzailea eta filosofoa izan zen. Militarra zen, eta ideia berriek erakarrita Errusiar hiztegi entziklopedikoan lan egin zuen (1861). Lurra eta Askatasuna mugimenduko kide izateagatik 1868an Vilogdara erbesteratu zuten, eta bertatik igorri zuen, Mirtov ezizenaz, "sozialismo ez marxistaren ebanjelioa" bataiatu zen Gutun Historikoak obra, Astea aldizkarira. 1870ean ihes egin zuen, Parisa iritsi zen, eta Komunan parte hartu zuen. 1873an Aurrera aldizkaria sortu zuen Genevan. Antropologiari buruzko aldizkari bateko erredakzio-batzordeko kide zen eta Feuerbachen teorien jarraitzaile. Antropologismo izenaz bataiatu den sistema filosofikoa sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Lavrovich Lavrov Aldatu lotura Wikidatan