Pisako bataiotegia
Pisako bataiotegia | |
---|---|
Battistero di San Giovanni | |
Piazza dei Miracoli | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Toscana |
Probintzia | Pisako probintzia |
Hiria | Pisa |
Koordenatuak | 43°43′24″N 10°23′39″E / 43.72327°N 10.3942°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1152 |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Pisa (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nicola Pisano Diotisalvi (en) Giovanni Pisano Cellino di Nese (en) |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 54,86 () m |
Azalera | 1.000 m² |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 50 item (en) |
Bisitariak urtean | 149.765 |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza del Duomo |
E-posta | mailto:info@opapisa.it |
Telefonoa | tel:+39-050-387-2210 |
Webgune ofiziala | |
Pisako Bataiotegia (italieraz: Battistero di San Giovanni, euskaraz: «San Joanen bataiotegia») Pisa hiriko bataiotegia da, San Joan Bataiatzaileari eskainia, Katedralaren parean dago Pisako Piazza dei Miracoli zelaian, Dorrearen eta Katedralaren mendebaldera kokatua. 1987an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok[1].
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustesalvet izenpea utzi zuen arkitekto batek eraiki zuen ondoan dituen duomo eta dorrearen estilo berean. Katedralaren ondoren eta dorrea baino lehen eraikitako plazako bigarren eraikina zen. Arkitektoaren izena barne zutabe batean aipatzen da, Diotosalvi magister izenarekin. Pisako Hilobi Santuaren elizan ere lan egin zuen artista erdi-anonimo honek,
Eraikuntza 1152an hasi zen, eta 1363an amaitu zen. Orduan amaitu ziren loggia, goiko solairua eta kupula, zeinak gotiko estiloan gehitu zituzten Nicola eta Giovanni Pisanok eta Cellino di Nesek .
Munduko bataiotegi independente (berezko eraikin propio gisa) adibiderik ezagunena da; eta Italiako handiena. 107,25 metroko perimetro du eraikinaren planta borobilak. Oinarrian hormen lodiera 2,63 m da. San Juan Bataiatzailearen estatua (Turino di Sanori egotzitakoa) kupularen goialdean kontuan hartuta, bere altuera 54,86 m-koa da, Dorre Etzana baino zentimetro batzuk altuagoa.
Barrualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrualdeko zabaltasuna ikusgarria da, baina harrigarriro sinplea eta apaindurarik gabea da. Akustika bikaina ere badu.
Ponte oktogonal bat du erdian, Guido Bigarellirena, 1246. urtekoa. Brontzezko San Joanen eskultura bat du ponteak, Italo Grisellirena.
Pulpitu ikusgarri bat ere badago, 1255 eta 1260 artean zizelkatu zuen Nicola Pisanok, Giovanni Pisanoren aitak. Kristoren bizitzako eszenak biltzen ditu bost paneletan, zutabeak bertuteen irudikapenekin koroatuta dauden bitartean. Pulpitu eskulturak, eta bereziki Herkules biluziaren forma klasikoa, Nicola Pisanoren ezaugarri zaharren adibide ona dira antzinako irudikapenak berrezartzeko Italiako Pizkundeko eskulturaren aitzindari garrantzitsuena izanik. Hori dela eta, Italiako Pizkundearen inguruko ikerketak normalean 1260. urtearekin hasten dira, Nicola Pisanok bere pulpituarekin datatu zuen urtearekin.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpoko ikuspegia.
-
Sarrera nagusiko tinpanoa.
-
Pontea, Guido Bigarellik egina.
-
Pulpitua, Nicola Pisanorena.
-
Zoruan dagoen hilobietako bat.
-
Barrualdearen ikuspegia goiko solairutik erdira begira.
-
Kupula.
-
Eskala konparaketa, bataiotegia eta Pisako dorrea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).