Piazza dei Miracoli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piazza dei Miracoli
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Piazza dei Miracoli
Campo dei Miracoli overview2.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPisako probintzia
HiriaPisa
Koordenatuak 43° 43′ 24″ N, 10° 23′ 43″ E / 43.723333333333°N,10.395277777778°E / 43.723333333333; 10.395277777778Koordenatuak: 43° 43′ 24″ N, 10° 23′ 43″ E / 43.723333333333°N,10.395277777778°E / 43.723333333333; 10.395277777778
Arkitektura
Estiloa Arkitektura erromaniko
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 395
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Piazza dei Miracoli (eusk. 'Mirakuluen enparantza'), ofizialki Piazza del Duomo (eusk. 'Katedralaren enparantza') 8,87 hektareako eremu harresitua da, Pisan dagoena. Erdi Aroko artearen gune nagusienetariko bat da, baita munduko eraikin multzo liluragarrienetariko bat ere.[1] Bere jabea Erromatar Eliza Katolikoa da eta barnean lau eraikin erlijioso ditu: Pisako katedrala, Pisako bataiotegia, Pisako dorre okertua eta Camposanto Monumentale ('Hilerri monumentala').

'Piazza dei Miracoli' izena Gabriele d'Annunzio poetak eman zion. Honek Forse che sì forse che no (1910) bere eleberrian enparantza "prato dei Miracoli" edo "mirakuluen belardia" moduan deskribatu zuen. 1987an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2].

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pisako katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pisako katedrala»

Duomo ("Katedrala"), enparantzaren muina da. Santa Maria Assuntaren omenezko eliza da. 1063 urtean hasi ziren eraikitzen Buscheto arkitektoak diseinaturiko Pisako estilo erromaniko berezian[3]. Elizaren barnean Pisako patroia den Rainieroren erlikiak daude.

Aurrealdea marmol zuri eta grisez eraikita dago eta barnealdean marmol zuri eta beltzak estaltzen ditu hormak[3]. Bost habearte eta hiru transepto ditu. Katedral barneko mosaikoek Bizantzioren eragin nabarmena dute eta denen gainetik absideko Jesukristoren mosaikoa nabarmentzen da. Ateak brontzezkoak dira, Giambolognaren tailerrean egin zirenak.

Pisako dorre okertua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pisako dorrea»

Torre pendente di Pisa ("Pisako dorre okertua"), katedralaren kanpandorrea da, eraikin nagusitik bereizita dagoena. 1173 urtean eraikitzen hasi ziren eta hasieran bertan hasi zen okertzen[4]. 55,7 eta 55,8 metro arteko altuera du eta okerdura nabarmena da, ardatz bertikaletik 3'9 metro aldentzen baita, 4º inguruko angeluaz.

Zortzi solairu ditu eta itsuak diren 15 arku ditu solairu bakoitzean. Oinerria da handiena, ondoren sei solairu antzeko daude eta azken solairuak diametro txikiagoa du eta bertan kokatzen dira kanpaiak. Dorrearen barneko eskilarak 294 maila ditu.

1964 urtean Italiako Gobernuak mantentze lanen beharra ikusi zuen eta 1990 eta 2001 artean[4] egindako lanei esker okerdura gutxitu zitzaion segurtasun neurri gisa.

Bataiotegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Battistero di San Giovanni ("San Joanen bataiotegia") katedralaren mendebaldean eraiki zen XII eta XIV mendeen artean. Deustesalvet arkitektoak eraiki zuen katedralaren eta dorrearen estilo berean. Italiako bataiotegi handiena da, 107,25 metrotako diametrodun eraikin borobila baita. Eraikinaren erdian ur bedeinkatuaren putzua dago, 1246an eraikitako putzu oktogonala da.

Hilerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camposanto monumentale ("Hilerri monumentala") enparantzaren iparraldean kokaturik dagoen eraikin errektangularra da. Kondairak dioenez gurutzada batean Golgotatik ekarritako lurraren gainean eraiki zen XIII eta XV mendeen artean. Gotiko itxurako klaustro erraldoia du barnean eta erromatarren garaiko eskultura eta hilobi ugari ditu pasabidetan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikuspegi panoramikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Renzulli, Melanie (2010), Rachel Mills, ed., The Green Guide: Italy, Greenville, SC: Michelin, 328. orrialdea, ISBN 9781907099571 .
  2. (Gaztelaniaz)  Centre, UNESCO World Heritage, «Centro del Patrimonio Mundial -», whc.unesco.org, http://whc.unesco.org/es/list/0395. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  3. a b (Gaztelaniaz)  «CATEDRAL DE PISA», www.torre-de-pisa.es, http://www.torre-de-pisa.es/catedral-de-pisa/. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  4. a b (Gaztelaniaz)  stage, «La Torre de Pisa», www.aboutpisa.info, http://www.aboutpisa.info/es/torre-de-pisa.html. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .