Pleven

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pleven
Плевен
hiri handia
Pleven Antistene 4.jpg
Pleven-coat-of-arms.svg
Administrazioa
Herrialdea  Bulgaria
Oblast-a Pleven
Alkatea Georg Spartanski (en) Itzuli
Izen ofiziala Плевен
Jatorrizko izena Плевен
Posta kodea 5800
Geografia
Koordenatuak 43° 24′ 28″ N, 24° 37′ 13″ E / 43.4078°N,24.6203°E / 43.4078; 24.6203Koordenatuak: 43° 24′ 28″ N, 24° 37′ 13″ E / 43.4078°N,24.6203°E / 43.4078; 24.6203
Azalera 85 km²
Altuera 116
Demografia
Biztanleria 123.588 (2020ko ekainaren 15a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea 1.453,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 064
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Kavadarci (en) Itzuli, Gornji Milanovac (en) Itzuli, Bursa, Edessa (en) Itzuli, Rostov Don, Kaiserslautern, Guimarães, Bitola, Brăila, Mykolaiv, Volos, Brest, Yongchuan Barrutia eta Charlottesville
http://www.pleven.bg/

Pleven[1] (bulgarieraz: Плевен) Bulgariako iparraldeko hiri bat da, eta izen bereko Pleven probintzia edo oblasteko hiriburua. Tutxenitsa ibaiaren ertzean dago, eta Vit ibaia ere hiritik hurbil dago.

Bulgariako hiri handienetarikoa da, iparralde osoko hirugarren handiena, Varna eta Ruseren ostean. Gune ekonomiko, administratibo, politiko eta kultural garrantzitsua da, baita garraioena ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plevengo industria-jarduera nagusiak: kimika, ehungintza, elikagaigintza, zementugintza, beiragintza, makineria, jantzigintza, nekazaritza, merkataritza eta zerbitzuak. Aipatzekoa da merkataritza-gune handien eraikuntza 90eko hamarkadatik aurrera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pleven nekazaritza-eskualde batean dago, Danubioko Ordokiaren erdialdean, Moesia eskualde historikoan. Pleven mendiak daude inguruan, altuera txikiko kareharrizko mendixkak.

Sofia hiriburutik 170 km-ra dago Pleven, 320 km-ra Itsaso Beltzeko kostatik eta 50 km-ra Danubio ibaitik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pllevenen klima kontinental hezea daukate. Neguan hotz egiten du, elurteekin, eta -20 °C-ko tenperatura baino hotzagoak ere izaten dituzte. Udaberriak epelak dira, 20ªC inguruko tenperaturarekin. Udak beroak dira, 38-40 °C-ra arteko tenperaturekin. Urteko batez besteko tenperatura 11,6 °C-koa da.

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Pleven, 1931-1970)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.4 21.6 34.2 34.6 37 38.6 42.5 41.8 40.8 38.3 28.8 22.4 42.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.3 4.6 10.3 18.1 23.1 26.7 29.3 29.4 25.4 18.2 10.5 4.1 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.2 0.6 5.4 12.5 17.4 21 23.4 22.9 18.6 12.4 6.4 0.7 11.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -3.3 0.9 6.8 11.5 14.8 16.7 16.1 12.3 7.2 2.9 -2 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.5 -28.3 -21.6 -4.7 0.6 3.4 8.7 8.9 -0.6 -3.4 -11.1 -24 -28.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 39 34 33 52 68 81 63 40 38 44 45 41 578
Iturria: Stringmeteo [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bulgaria
Artikulu hau Bulgariako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.