Volos
Volos Βόλος | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Eskualde geografiko | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Tesalia |
Unitate periferikoa | Magnesia (unitate erregionala) |
Udalerria | Volos Municipality |
Izen ofiziala | Βόλος |
Jatorrizko izena | Βόλος |
Posta kodea | 38x |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°21′40″N 22°56′33″E / 39.3611°N 22.9425°E |
Azalera | 27,68 km² |
Altuera | 7 m |
Mugakideak | Iolko |
Demografia | |
Biztanleria | 85.803 (2021) −243 (2011) |
Dentsitatea | 3.100 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 2421 |
Hiri senidetuak | Antofagasta, Batumi, Le Mans, Pleven, Rostov Don eta Smederevo |
dimosvolos.gr |
Volos (grezieraz: Βόλος) Greziako hiri bat da, eremu kontinentalean dagoena, Atenas hiriburutik 326 km inguru iparralderantz eta Tesalonikatik 215 km inguru hegoalderantz. Magnesiako unitate periferikoko hiriburua da.
Pagasesko golkoaren eremu sakonenean eraikita dago Volos, Pelion mendiaren (Zentauroen herrialdean) magalean. Greziako nekazaritza-eskualde aberatsena den Tesalonikaren itsasorako bidea Volostik da. Besteak beste, Volos Greziako itsas merkataritza-porturik handienetarikoa da, eta ferrien ontzi-zirkulazio handia ere badago, Skiathos, Skopelos eta Alonnisos uharteetara joan-etorriak egiten direnez. Hiriaren kanpoaldean industria-gunea dago.
Bestalde, Volosko konurbazioan 144.000 biztanle daude, eta udalerri hauek osatzen dute: Volos, Nea Ionia eta Yolcos udalerri nagusiek, eta hiri inguruko beste herri txikiagoek.
Hiriko ekonomia-jarduera nagusiak, lantegiak, merkataritza, zerbitzuak eta turismoa dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Volos (1958–1983)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 23.0 | 24.7 | 26.0 | 34.0 | 35.2 | 45.3 | 44.2 | 39.6 | 36.8 | 30.4 | 27.2 | 24.4 | 45.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.3 | 12.9 | 15.0 | 19.4 | 24.0 | 28.5 | 31.0 | 30.6 | 27.0 | 21.7 | 17.3 | 13.2 | 21.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.8 | 9.0 | 11.3 | 15.4 | 20.1 | 24.6 | 27.0 | 26.6 | 22.9 | 17.7 | 13.3 | 9.6 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.5 | 5.4 | 7.3 | 10.5 | 14.9 | 19.0 | 21.3 | 21.2 | 17.9 | 13.6 | 9.8 | 6.3 | 12.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.2 | -7.8 | -3.2 | 1.8 | 6.2 | 11.6 | 14.0 | 14.8 | 9.2 | 1.4 | 0.6 | -6.0 | -8.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 58.4 | 35.4 | 40.5 | 27.3 | 32.5 | 22.5 | 15.1 | 10.9 | 35.0 | 51.8 | 52.2 | 47.2 | 428.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 10.5 | 9.7 | 9.9 | 8.2 | 6.6 | 5.2 | 2.8 | 2.7 | 5.3 | 8.1 | 10.1 | 10.1 | 89.2 |
Eguzki orduak | 104.7 | 117.8 | 157.5 | 213.8 | 266.3 | 307.2 | 337.1 | 320.1 | 247.6 | 171.8 | 126.0 | 101.0 | 2470.9 |
Hezetasuna (%) | 72.7 | 70.0 | 69.5 | 65.7 | 65.0 | 61.2 | 58.1 | 60.1 | 65.5 | 70.4 | 74.0 | 73.7 | 67.2 |
Iturria: Meteovolos[1] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo Volos hiria, antzinako Yolcos, Demetrias eta Pagasae hiri zaharren eremuan eraikita dago. Edozein modutan ere, Volostik mendebaldera Diminiko aztarnategi arkeologikoa dago, Neolito aroko arrastoekin: K.a. 4000-1200 urteetako akropolia, harresia eta hilobiak daude, besteak beste. Seskloko aztarnategia ere inguruan dago; K.a. 6000. urte inguruko Greziako akropoliaren aztarnak eta Neolito aroko eraikinen arrastoak gorde dira, besteak beste.
Biztanleriaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Biztanleria | Aldaketa | Metropoliko biztanleria |
---|---|---|---|
1981 | 71.378 | - | - |
1991 | 77.192 | 5.814/%8,14 | 150.000 inguru |
2001 | 82.439 | 5.247/%6,79 | 160.000 inguru |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hellenic National Meteorology Service. Volos Climate Normals 1958–1983. .