Pola Negri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pola Negri
Pola Negri 1923.jpg
Bizitza
Izen osoa Apolonia Chalupec
Jaiotza Lipno, Lipno County1897ko urtarrilaren 3a
Herrialdea  Polonia
Heriotza San Antonio1987ko abuztuaren 1a (90 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko tumorea
pneumonia)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, abeslaria eta idazlea
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0624470
www.polanegri.com/

Apolonia Chalupec, ezagunagoa Pola Negri gisa (Lipno, Pomerania, 1897ko urtarrilaren 3a - San Antonio, 1987ko abuztuaren 1a), poloniar antzezlea izan zen.

Zinema mutuko izar handienetako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amak bultzatuta dantza-ikasketak egin zituen, baina antzezle gisa egin zen ezagun. Lehen agerraldia Varsoviako antzoki batean egin zuen, eta gertakari horretarako aukeratu zuen Pola Negri izena. Berlingo antzokian hainbat lan eszenaratu ondoren, filmak grabatzen hasi zen.

Emakume ederra zen, eta laster ireki zizkioten Hollywoodeko ateak. Charlie Chaplinen eta Rodolfo Valentinoren maitalea izan zen, eta garai haietako beste zinema-izarren maila berean jarri zen, Gloria Swanson eta Greta Garboren mailan, esaterako.

Film aipagarrienen artean ditu: Die Augen der Mumie Ma (1918); Die spanische Tänzerin (1923); Forbidden Paradise (1924); Three Sinners (1928); Mazurka (1935); Hi Diddle Diddle (1943).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pola Negri Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]