Polina Astakhova
| Polina Astakhova | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dnipro, 1936ko urriaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kiev, 2005eko abuztuaren 5a (68 urte) |
| Hobiratze lekua | Baikove Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 56 kilogramo |
| Altuera | 166 zentimetro |
| Jasotako sariak | |
Polina Grigorievna Astakhova (ukraineraz: Поліна Григорівна Астахова, translit.: Polina Grigorivna Astakhova; errusieraz: Полина Григорьевна Астахова, translit.: Polina Grigoryevna Astakhova; Zaporizhia, Ukraina, 1936ko urriaren 30a - Kiev, 2005eko abuztuaren 5a) sobietar gimnasta izan zen. Astakhovak hamar olinpiar domina irabazi zituen guztira. 1956an joan zen bere lehen Olinpiar Jokoetara, Larisa Latynina sobietar izarra buru zuen gimnasta taldean. Ariketa konbinatuen lehiaketa irabazi zuten. 1959an, Astakhovak Europako bi txapelketa irabazi zituen: barra asimetrikoetan bata; lurreko ariketetan, bestea. 1960an eta 1964an, Astakhovak eta haren taldekideek urrezko olinpiar domina lortu zuten berriro, taldekako ariketa konbinatuetan. 1960an, barra paralelo asimetrikoetako urrea ere bereganatu zuen Astakhovak; orobat zilarra, lurreko ariketetan, eta brontzea, banakako lehiaketa orokorrean. 1961ean, Astakhovak eta beste sobietar gimnasta batzuek aise garaitu zituzten Estatu Batuetako gimnasta onenetako batzuk. Urte bereko Europako txapelketetan, Astakhova bigarren gelditu zen ariketa konbinatuetan. 1964an, Tokioko Olinpiar Jokoetan, urrea, zilarra eta brontzea irabazi zituen, barra asimetrikoetan, lurreko ariketetan eta banakako lehiaketa orokorrean, hurrenez hurren. Handik laster, Astakhova erretiratu egin zen lehiaketetatik. 1972an itzuli zen Olinpiar Jokoetara, Sobietar Batasuneko gimnasten arduradun gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936ko jaiotzak
- 2005eko heriotzak
- Ukrainako gimnastak
- Sobietar Batasuneko gimnastak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- Emakume gimnasta artistikoak
- 1964ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1960ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1960ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1964ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Kieven hildakoak
