1960ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1960ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1960ko abuztuaren 25a - 1960ko irailaren 11
Data1960
Edizio zenbakia17
1956
1964
KokalekuStadio Olimpico
Erroma
HerrialdeaItalia
Partehartzaile kopuru83
5.338
Parte-hartzaileak
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko150
Osatuta

Webguneolympics.com…

1960ko Udako Olinpiar Jokoak, Erroman ospatu ziren. Udako Olinpiar Jokoen XVII. edizioa izan zen. Erroma, aurretik, jada aukeratua izan zen 1908ko Olinpiar Jokoak ospatzeko egoitza bezala, baina uko egin zion, eta, azkenean, Londres izan zen joko horiek antolatu zituena. Udako Olinpiar Jokoen XVII. edizio honetarako euren hautagaitza aurkeztu zuten beste hiri batzuk, Lausanne, Detroit, Budapest, Bruselas, Mexiko Hiria eta Tokio izan ziren, azkeneko bi hiri hauek, Udako Olinpiar jokoen hurrengo hiri antolatzaileak izango zirelarik. Erromako Olinpiar Joko hauetan, ordurarteko kirolari kopuruaren errekorra lortu zen, 5.348 kirolarirekin, 83 nazio, 17 kirol eta 150 probatan ordezkatzen. Hauek, Italiak antolatutako bigarren Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urte lehenago, Cortina d'Ampezzon Negukoak antolatu ondoren. Gainera, nolabaiteko elbarritasuna duten pertsonentzako lehen Paralinpiar Jokoak ospatu ziren, 1960ko Udako Paralinpiar Jokoak.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Sobietar Batasuna 43 29 31 103
2 Ameriketako Estatu Batuak 34 21 16 71
3  Italia 13 10 13 36
4  Alemania 12 19 11 42
5  Australia 8 8 6 22
6  Turkia 7 2 0 9
7  Hungaria 6 8 7 21
8  Japonia 4 7 7 18
9  Polonia 4 6 11 21
10  Txekoslovakia 3 2 3 8

Nabarmendutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paul Elvstrøm erregatista daniarrak, Finn klasean, bere jarraikako laugarren urrezko domina lortu zuen, banakako lehiaketa batean, balentria hau lortu zuen lehen kirolaria izan zelarik. Beste hainbeste lortu duten beste kirolariak, Al Oerter eta Carl Lewis dira.
  • Hungariako Aladar Gerevich eskrimalariak, bere seigarren urrezko domina irabazi zuen taldekako sable proban.
  • Wilma Rudolphek, lehenago poliomielitisa izan zuena, hiru urrezko domina irabazi zituen pistako abiadura probatan
  • Abebe Bikila etiopiarrak, maratoia irabazi zuen, oinutsik, eta txapeldun olinpiko izan zen Afrikako lehen azal beltzeko kirolaria izan zen.
  • Ondoren Greziako errege izango zen Konstantino II.a Greziakoak, urrezko domina irabazi zuen belan, greziar taldearekin.
  • Cassius Clayk, Islamera bihurtu ondoren hartu zuen Muhammad Ali izenagatik ezagunagoa, boxeoan urrezko domina irabazi zuen, pisu arinen mailan.
  • Japoniako gizonezkoen gimnasia taldeak, jarraikako bere bost garaipenetako lehena lortu zuen. Bosgarrena, 1976an lortu zuen, Montrealeko Olinpiar Jokoetan.
  • Hego Afrika, azken aldiz agertu zen Olinpiar Joko batzuetan apartheidaren erregimenpean. Talde honi, ez zitzaion itzultzen utzi 1992 arte, apartheida utzi eta gehiengo beltzeko gobernurako trantsizio baterarte.
  • Gert Fredriksson piraguista suediarrak, bere seigarren urrezko domina irabazi zuen.
  • Viacheslav Ivanov arraunlari errusiarrak, Olinpiar Jokoetan irabazi zituen hiru jarraikako urrezko dominetatik bigarrena lortu zuen.
  • Knut Jensen txirrindulari daniarra, lasterketan zehar zerraldo erori zen, anfetaminen ondorioz, eta, beranduago, ospitalean hil zen. Kirolari bat olinpiar jokoetako proba batean hil zen bigarren aldia izan zen, 1912ko Olinpiar Jokoetan, Estokolmon, Francisco Lazaro maratoilari portugaldarra maratoiko proban hil ondoren.


Aurrekoa
1956ko Melbourneko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XVII. Olinpiar Jokoak
1960
Ondorengoa
1964ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]