Pramoedya Ananta Toer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pramoedya Ananta Toer
Pramudya Ananta Tur Kesusastraan Modern Indonesia p226.jpg
Bizitza
Jaiotza Blora1925eko otsailaren  6a
Herrialdea  Indonesia
Heriotza Jakarta2006ko apirilaren  30a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
Hizkuntzak Indonesiera
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak Buru Quartet Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0996364
Signature of Pramoedya Ananta Toer.svg

Pramoedya Ananta Toer (Blora, Java, 1925eko otsailaren 6a - Jakarta, 2006ko apirilaren 30a) indonesiar idazlea izan zen, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pramoedya Ananta Toer erdialdeko Javako Blora herrian jaio zen. 1942an, japoniarrek uhartea inbaditu zutenean, inbasioaren alde agertu zen, indonesiar abertzale ugari bezala. Ondoren, japoniarren basakeria ikusirik, jarreraz aldatu zen[1]. Herbeheretarrek espetxeratu zuten 1947-1949 bitartean, Indonesiako independentzia gerran, eta kartzelan idatzi zituen bere obrarik aipagarrienetariko zenbait: Iheskaria (1950, Perburuan)[2], Gerrillari familia (1950, Keluarga Gerilya) eta Hau ez da jaia (1951, Bukan Pasar Malam). Kontakizun laburrak (1950, Goizaldea), eleberriak (1954, Ustelkeria), historiari buruzko saiakerak (1960, Txinatarrak Indonesian) eta kritika artikuluak idatzi zituen gerra amaitutakoan. Alderdi Komunistako kide izan zen, eta Suhartoren diktadura garaian 14 urte eman zituen preso Buru uhartean (1965-1979); han idatzi zuen Buruko Saila tetralogia ospetsua (1980-1988, Tetralogi Buru)[1][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Aglionby, John Pramoedya Ananta Toer theguardian.com . Noiz kontsultatua: 2016-09-07 .
  2.   Ananta Toer, Pramoedya Iheskaria Jose Emilio Txoperenak euskaratua, Txalaparta, armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2016-09-07 .
  3.   Pramoedya Ananta Toer-en heriotza armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2016-09-07 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pramoedya Ananta Toer Aldatu lotura Wikidatan