Pro Anglet
Appearance
Pro Anglet | |
---|---|
Mota | kirol txapelketa |
Honen parte da | World Surf League (en) |
Indarraldi | 2015 - |
Kokaleku | Angelu |
Herrialdea | Frantzia |
Antolatzailea | World Surf League (en) |
Kirola | Surf |
Pro Anglet World Surf Leaguerako proba da, urtero abuztuaren amaieran Angelun egiten dutena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pro Angleten lehen edizioa 2015ean antolatu zuten, Amodio Ganbera hondartzan. Urte hartako World Qualifying Series egutegian sartu zuten, 1.500 kategorian. Bino Lopes brasildarra eta Pauline Ado baionarra Pro Anglet txapelketako lehen irabazleak izan ziren, Andy Crière eta Alizé Arnaud gaindituta, hurrenez hurren.
2020ko edizioa bertan behera geratu zen Covid-19 pandemia zela eta. 2021ekoa, hasiera batean ekainaren 22tik 27ra aurreikusita zegoena, abuztuaren 23tik 26ra atzeratu dute, Covid-19arekin lotutako osasun neurriak zirela eta.[1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea
|
---|