Pteroglossus torquatus
Pteroglossus torquatus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Piciformes |
Familia | Ramphastidae |
Generoa | Aracari (en) |
Espeziea | Pteroglossus torquatus (Gmelin, JF, 1788)[2]
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 3,2 |
Errute denbora | 16 egun |
Pteroglossus torquatus Pteroglossus generoko animalia da. Arasari lepokoduna[3] edo tukantxo lepokoduna[4] izena ematen zaio. Hegaztien barruko Ramphastidae familian sailkatua dago. Mexiko Hegoaldetik Kolonbiaraino eta Venezuelako zenbait lekutan.[5]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arasari lepokodunak bizkar beltza du gehienbat, luma berde batzuekin. Garondoan marra gorrixka dauka eta horri zor dio bere "lepokodun" izena eta latinezko "torquatus". Lepoko eta eztarriko lumak beltzaxkak dira, eta goiko isatsa eta ipurdia gorri distiratsuak dira. Behealdeko lumak eta bularrekoak horiak dira batez ere, eta marra beltz eta gorria dauka sabelaldean zehar, gerriko baten moduan.
Mokoaren goiko aldea zuri-grisa edo batzuetan zurixka da. Beheko mokoko eta goiko mokoaren beheko ertza beltzak dira. Goiko mokoaren beheko ertzean sakabanatutako hortz multzo baten itxura duten protuberantziak ditu. Mokoa arina da, gurutzatutako hezurrezko hagaxkaz egina baitago. Mokoa eta begiak inguratzen dituen azala kolore gorri distiratsukoa da eta begiak horiak.
Espezie honetan emea arraren antzekoa da, baina mokoa txikiagoa du. Arasari gazteak ez dira hain ikusgarriak. Batez besteko pisua 230 g ingurukoa da eta gorputzaren luzera 41 cm da batez beste.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Laboratorium Bergarako museoeko zoologia bildumako inbentarioa.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tucancillo collarejo (Pteroglossus torquatus)» iNaturalist Panamá (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
- ↑ a b (Ingelesez) Garchow, Kendra. «Pteroglossus torquatus (collared aracari)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).