Puttarri

Koordenatuak: 42°58′13″N 2°03′24″W / 42.9703966°N 2.0567366°W / 42.9703966; -2.0567366
Wikipedia, Entziklopedia askea
Puttarri
Datu orokorrak
Garaiera1.299 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′13″N 2°03′24″W / 42.9703966°N 2.0567366°W / 42.9703966; -2.0567366
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarrusti, Guardetxe
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Puttarri[1] Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1299 metroko garaiera duena. Mendi hau, Aralarreko mendirik garrantzitsuenetako bat bezala hartzen da. Beti egon da hortxe artzainen elezaharretan Mari euskal jainkosaren bizilekuetako bat bezala. Burundatik edo Arakildik begiratzen denean, pagadiak estalitako mendi honek ez du erakarpen handirik sortzen mendizaleen artean. Baina Puttarri hortxe dago, beste mendi batzuetatik banandua, Lizarrustitik Kalelantegi lepora igotzen den bidea zaintzen.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrustitik, Elkorriko bihurgunetik abiatuta, beherago, Etxarriranzko norantzan, Kalelantegira daroan bide on bat abiatzen da, tontorraren azpian dagoen lepoa, hemendik laster iristen dena, bere kareharrizko piramidera igoz. Kalelantegitik dagoen igoeretako batean, marka horiekin adierazitako bidezidorrak, kobazulo bitxi bat zeharkatzen du. Beste aukera bat, oraingoan, Lizarrustiko mendatetik, Kalelantegira igotzen da Iraioko Zelaitik, Alleko mendia inguratuz. Hau da Lizarrusti eta Lekunberri arteko G. R.a igarotzeko hautatutako aukera

Tontorrera Lakuntzatik ere iris daiteke, Algorriko pasabidetik mendilerrora igotzen diren geroz eta galduago dauden bideetatik. Azken aukera Guardetxetik igotzea da, Intzazelaiko lautadetatik eta Mandarrateko lepotik Errenagara doan bidetik, nondik mendebalderantz jarraitu behar den lehenik Kalelantegi lepora eta ondoren Putxerriren tontorrera iristeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Toponimo hau hobesten du Euskaltzaindiak; Putxerri izenez ere ezaguna.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa